ARGITALPENAK

Izenburua: Mugaz gaindiko lankidetzari buruzko proiektuentzako tresna juridikoak (MOT)

Mugaz
  • Argitalpen data: 2014
  • Laburpena:

    Mugaz gaindiko Misio Operatiboak (MOT) gida bat argitaratu du mugaz gaindiko lankidetzarako marko juridikoari buruz, eta, zehazki, mugaz gaindiko proiektuak kudeatzeko lege-tresnei buruz. Agiri horren helburua lankidetzan aritzen diren profesionalei haien beharretara ondoen egokitzen den forma juridikoa aukeratzen laguntzea da.

    Dokumentuak hainbat fitxa ditu tresna bakoitzerako: definizioa, oinarri juridikoa eta erabilera-eremuak eta abantaila eta muga nagusiak. Tresna bakoitzari lotuta, Frantziako mugetan sortutako egituren bi adibide ere baditu. Gidak tresna juridiko bat hautatzearen fase nagusiak ere azaltzen ditu; baita tresnen laburpena egiten duen taula bat ere.
     

Izenburua: Elkarrekin Programaren 2012ko Memoria

Elkarrekin
  • Argitalpen data: 2013
  • Laburpena:

    Elkarrekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harreman eta Turismoko Zuzendaritza Nagusiak sustatutako programak, helburu nagusi bat dauka: bere udaleei babesa eta laguntza ematea, Gipuzkoako udalerrien interes sozial, kultural zein ekonomikoen onerako diren jarduerak sustatzeko eta antzeko interesak edo lotuneak dituzten beste udal batzuekiko harremanak sendotzeko.

Izenburua: Espainieraz hitz egiten duten gurasoentzako gida

  • Argitalpen data: 2012
  • Laburpena:

    Gipuzkoako Foru Aldundiarene eta Conseill Generalaren arteko 2005-2010 Mugaz Gaindiko Lankidetza hitzarmenaren barruan egindako lana.

Izenburua: Frantziako erregioen espezializazio estrategien garapen inteligenterako Gida argitaratu da

  • Argitalpen data: 2012
  • Laburpena:

    Gida berri hori, etorkizunean kudeaketa eta kargu publikoetan egongo diren arduradunentzat zuzendu da eta bere helburua, erregioetako estrategien definizioak egitea (S3) eta 2014-2020 europar programen etorkizuneko prestaketa inteligentearen definizioa eta inplementazioa: “lehiarako abantailak” identifikatzea, “berrikuntza”, espezializaziorako enpresa erabakiak...

    ”Espezializazio Inteligentea” Europako 2014-2020 epeko bateratze politika berrietan oinarrizkoa izango da. Bere helburua, “Europa 2020 Estrategiaren” inguruan egitura funts guztiak bateratzea eta etekin handiagoa ateratzea, besteak beste, “hazkunde inteligente, jasangarri eta bateratzaile baterako”. Era berean, erregioak bultzatu eta lagundu nahi ditu ikerketa eta berrikuntza mailan erabakiak hartu eta garapen ekonomiko jasangarriaren bidetik egin dezaten eta Europako politikekin bat eginez.

Izenburua: ELKARREKIN Programaren 2010eko memoria

  • Argitalpen data: 2011
  • Laburpena:

    2010eko Memoria. Bertan, ELKARREKIN Programako jazoera gogoangarrienak jasotzen dira, bai barne kudeaketari dagokionez eta baita iaz diruz lagundutako ekimenetan lortutako emaitzei dagokionez ere.

Izenburua: 1536. urteko Mugaz Gaindiko tratatuak

  • Argitalpen data: 2011
  • Laburpena:

    Gipuzkoa, Bizkaia era Kantabriako lau udalerrien eta Lapurdiko lurretako, Baionako eta Capbretoneko herrien arteko 1536. urteko mugaz gaindiko dokumentuaren 4 orrialde.

    Bere osotasunean kontsultatu nahi duen edonork gurekin harremanetan jartzea besterik ez du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako zuzendaritzarekin.

Izenburua: Mugaz Gaindiko erosketa ohiturak

  • Argitalpen data: 2011
  • Laburpena:

    Mugaz Gaindiko kontsumoaren inguruan egindako ikerketaren inguruko datuak aurkeztu dira. Galdeketa mugaren bi aldetako 5 kokalekutan egin ziren: Baiona, Biarritz, Donostia eta Txingudi eta Mendibil merkatalguneetan.

    Guztira 280 elkarrizketatu: Gipuzkoa biztanleak Baiona eta Miarritzen euren erosketa ohiturak ezagutzeko eta Iparraldeko biztanleak Donostia, Txingudi eta Mendibileko merkatalguneetara paseatzera edota erostera joaten direnak.

    Gaur egun, sintesia eta datuak frantsesez bakarrik argitaratu dira.

Izenburua: Donostia-Baiona trekking-a

Donostia-Baiona
  • Argitalpen data: 2010
  • Laburpena:

    Donostia Baiona mugaz gaindiko trekkinga ibilbide guztiz berritzailea eta zoragarria da. Orain arte, inoiz ez zen bi hiriburuak elkarren artean batuko zituen trabesia zirkularrik egin. Liburu honetan hori eta gehiago aurkituko duzu

Izenburua: Eurokonpetentziak eta Europako kultura jakintzaren gizartean

Eurokonpetentziak
  • Argitalpen data: 2006
  • Laburpena:

     

    Zeintzuk dira Europako eraikuntzari lotutako lanean lan egiten duen pertsonak menperatu beharreko konpetentzia teknikoak eta kulturalak? Galdera horri erantzuna bilatzeko, Deustuko Unibertsitateak Donostian 2005eko urtarrilean "First International Workshop on Eurocompetences" antolatu zuen. Argitalpen horrek bertan aurkeztutako txostenak biltzen ditu.

Izenburua: Deustuko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Eurohiriaren gainean egindako ikerketa

Deustuko

Izenburua: Mugaz gaindiko gertaerari lotutako arazoaren aspektu legalak.

Mugaz
  • Argitalpen data: 2005
  • Laburpena:

    2003ko azaroko Mugaz gaindiko zuzenbideari buruzko I. jardunaldiak, Irunen, Mondragon Unibertsitatearen Enpresa Zientzien Fakultatean. Lan horretako kolaboratzaileak honakoak dira: Baiona-Donostia Mugaz Gaindiko Agentzia eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa. Liburuaren edukia hiru zatitan egituratu dute, eta jardunaldietan parte hartu zuten adituen hitzaldi landuak eta aurkeztuak biltzen ditu. Helburua mugaz gaindiko zonaldean jarduten duten erakundeei eta pertsonei (enpresa handiak, txikiak eta ertainak) erreferentzia-testu bat ematea da, bai eta jarduera profesionaletan sortzen diren arazoak analizatzea ere, betiere, ikuspuntu kualifikatu eta praktiko batetik.

Izenburua: Mugaz gaindiko errealitatearekin lotutako aspektu juridikoak: Frantzian lan egitea eta jabe izatea

Mugaz
  • Argitalpen data: 2005
  • Laburpena:

    Segundo libro sobre los Aspectos jurídicos relacionados con la realidad transfronteriza: Trabajar y ser propietario en Francia. Este trabajo monográfico se enmarca en las II. Jornadas sobre Derecho Transfronterizo celebradas en febrero del 2005 en Irún, en el Campus de Bidasoa de la Facultad de Ciencias Empresariales. Los aspectos laborales y civiles sobre propiedad en Francia centrados en la adquisición y arrendamiento de viviendas en este país, y los contratos laborales y régimen de seguridad social según el Derecho francés, han sido los temas que analiza y desarrolla este libro dirigido a los ciudadanos que bien trabajan o bien son propietarios de una vivienda en Francia y necesitan conocer el Derecho francés.

Izenburua: Eskubide historikoak eta baterako burujabetza Europar Batasunean

Eskubide
  • Argitalpen data: 2005
  • Laburpena:

    Publicación que recoge las ponencias de las jornadas sobre derechos históricos de las entidades subestatales en el contexto de la UE. Entre ellas La perspectiva del proceso constitucional europeo y la peculiar situación constitucional de Euskadi y Navarra como realidades regionales diferentes en Europa.

Izenburua: Esku eskura

Esku
  • Argitalpen data: 2005
  • Laburpena:

    Publicación audiovisual cuyo objetivo es dar a conocer las expresiones más habituales (dar los buenos días, preguntar la hora...) en los tres idiomas utilizados en el territorio de la Eurociudad Vasca.

Izenburua: Euskal Eurohiria

Euskal
  • Argitalpen data: 2005
  • Laburpena:

    Unidad didáctica destinada al alumnado de enseñanza secundaria de la Eurociudad Vas, cuyo objeto es dar a conocer aspectos relevantes de este territorio abordando la historia, economía, cultura... Esta publicación cuenta con la aprobación de la inspección académica del Estado Francés

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia