EGUTEGIA

  • icono de calendario Urtarrila 2011:
    • 2011ko Urtarrilaren 27a / 2011ko Urtarrilaren 28a

      Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Elkarteen (AECT) inguruko Europar Konferentzia. Honekin batera, Eurométropole  Lille-Kortrijk-Tournai sortu zeneko hirugarren urtea ospatuko da.

  • icono de calendario Martxoa 2011:
    • 2011ko Martxoaren 3a / 2011ko Apirilaren 3a

      2011ko martxoaren 3tik  apirilaren 3ra , Kultur Leioak,  Dantza Hirian-Ciudades Que Danzan erakusketa izango du ikusgai, Dantza Hirian paisaia urbanoetako mugaz gaindiko dantza festibalak aurkeztua. Orain 5 urte geroztik ospatzen ari da Donsotia-Baiona mugaz gaindiko eurohirietan.

    • 2011ko Martxoaren 4a / 2011ko Martxoaren 4a

      Frantziako errugby partida. Aviron Bayonnaisek Toulouse hartuko du Anoetan. Etxeko taldeak realaren kamiseta jantziko du

    • 2011ko Martxoaren 15a / 2011ko Martxoaren 15a

      Mugaz Gaindiko enpresa lankidetzaren inguruko hitzaldia eta jardunaldia

      www.bihartean.com

    • 2011ko Martxoaren 21a / 2011ko Martxoaren 23a

      Lurralde Lankidetzarako Europar Erakundearen eta maila anitzeko gobernuaren Konferentzia. Hungariako presidentziapean

    • 2011ko Martxoaren 26a / 2011ko Martxoaren 26a

      Lapurdin gehien espero duten partida jokatuko da Anoetan. BOk eta Baionako errugby taldeak Lapurdiko derbya jokatuko dute Donostian. Bigarren itzuliko partida izango da eta jende asko espero da.

  • icono de calendario Apirila 2011:
    • 2011ko Apirilaren 4a / 2011ko Apirilaren 4a

       

      Akitania Euskadi Plataforma Logistikoak (PLAE-AEIE) antolatuta, batetik, mugaz bestaldeko jardunaldiak Euroeskualdeko trenbideko garraioaren egungo egoera

      aztertuko du. Bestetik, sektoreak hurrengo urteetan topatuko dituen joerak, arazoak, bilakaera eta erronkak aztertu nahi ditu, hainbat profesionalen laguntzarekin.


      Garraio enpresetako profesionalak, eragile logistikoak, lanbide eta hezkuntza erakundeak, administrazio publikoetako arduradunak eta sektoreari lotutako elkarteak.

    • 2011ko Apirilaren 7a / 2011ko Apirilaren 7a

      Datorren apirilaren 7an NEKAZARIAK, OSASUN, PAISAIA ETA KULTURAREN EKOIZLEAK izeneko jardunaldia egingo da IMK-FRAISOROn, ITSASMENDIKOIk (IMK) antolatuta.

      Jardunaldiaren helburua da nekazariek beren produktuei balio handiagoa eman ahal diezaieten behar duten argudio eta erremintetan sakontzea, nekazaritzak dituen funtzioak oinarri hartuta merkaturatzeko ideia eta estrategia berriak erabiliz eta gizarteari hemengo produktuak kontsumitzeak duen garrantziaz ezagutaraziz. Jardunaldiaren lehenengo zatian sektoreak lurralde bateko OSASUNean, PAISAIAn eta KULTURAn duen garrantziaz hitz egingo da nagusiki eta, ondoren, kontzeptu horiek balioesteko erabil daitezkeen MERKATURATZE ESTRATEGIAK landuko dira . Hori dena hainbat diziplinatako adituek gidatuta egingo da.

      GOIZEZ (9,00 - 14,00) ospatuko den jardunaldi hau Fundagro, Pirinear Atlantiarretako Nekazaritza Ganbarak eta IMK-k elkarrekin bultzatutako In Agro Salute izeneko proiektuaren baitan egingo da. Proiektu horren asmoa da gizartea nekazaritzara eta bere funtzioetara hurbiltzeko eta haien garrantzia ezagutzera emateko beharrezkoak diren bitartekoak elkarrekin garatzea

      Informazioa eta izen ematea
      IMK Fraisoro: 943 69 21 62
      itsasmendikoi@itsasmendikoi.net

    • 2011ko Apirilaren 9a / 2011ko Apirilaren 9a

      Hormadi Anglet taldeak Anoetan jokatuko ditu Frantziako Errugby txapelketako 1 mailako final laurdenak

    • 2011ko Apirilaren 9a / 2011ko Apirilaren 9a

      MUGARIK GABEKO LURRAK proiektuaren aurkezpena

      Baionako unibertsitateko Erregio arteko eta Mugaz Gaindiko Lankidetzarako II Masterreko ikasleek antolatu dute. Batetik, goizeko 9etatik aurrera, erregio arteko lankidetzaren eta ondare kulturalaren inguruko ponentziak entzun ahalko dira Fakultateko anfiteatroan eta, bestetik, Fakultateko sarreran bertara gerturatzen direnek mugaz gaindiko produktuen azokaz gozatu ahal izango dute.

      Konferentzien helburua zera da, edozein hiritar erakunde edo instituzio publiko edo pribatuk Mugaz Gainidko errealitateen inguruan Europa mailan diren proiektuen inguruko informazioa bildu ahal izatea. Era berean, proiektu horiek dituzten laguntzaz ere hitz egiteko aukera izango da.

    • 2011ko Apirilaren 12a / 2011ko Apirilaren 12a
  • icono de calendario Maiatza 2011:
    • 2011ko Maiatzaren 5a / 2011ko Maiatzaren 6a

      Europa erdialdeko abiadura handiko tren garraioaren inguruko Konferentzia   Antolatzaileak: CESCI eta MOT
        

    • 2011ko Maiatzaren 10a / 2011ko Maiatzaren 10a

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Pirinio-Atlantiarretako Kontseilu Nagusiaren artean 2010eko azaroan sinatu zen Mugaz Gaindiko II. Lankidetza hitzarmenaren testuinguruan, Mugaz Gaindiko artxibategien inguruan eztabaidatuko den jardunaldiak antolatu dira.

    • 2011ko Maiatzaren 12a / 2011ko Maiatzaren 12a

      Gipuzkoa tour aldizkaria aurkeztuko da. Horretan Euskal Herriko turismo, gastronomia eta aisialdiari burua hitz egingo da. Arratsaldeko 18:30tan

    • 2011ko Maiatzaren 14a / 2011ko Maiatzaren 14a

      Musikeneko Orkestra Sinfonikoak Euskadiko Orkestra Sinfonikoan kontzertua emango du Europaren Eguna ospatzeko.

      Beethoven, Poulene eta Mussorgskyren lanak joko diren kontzertura joan nahi duenak 945123538 telefonora deituta edota eurobak@eurobak.org helbide elektronikora idatziz egin dezake.

      Izena ematen dutenek kontzertu aretora joateko dohaineko autobusa izango dute.

    • 2011ko Maiatzaren 23a / 2011ko Maiatzaren 26a

      2010.eko irailean Hendaia, Ziburu, Askain eta Errenterian 1405 ikasle bildu zituen Eskolarteko jardunaldien arrakasta eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako zuzendaritzak finantzatzen duen mugaz gaindiko DANTZA HIRIAN festibal hiritarrak, Dantza Hirian-Marrazkien bidez izeneko erakusketa ibiltaria aurkeztu du. Marrazki horiek "Soka" izeneko dantza saioan parte hartu zuten ikasleek egindakoak dira.

  • icono de calendario Ekaina 2011:
    • 2011ko Ekainaren 5a / 2010eko Ekainaren 5a

      Nazioarte mailako "Donostia-Baiona-Donostia martxa zikloturista" datorren 2011ko ekainaren 5ean 10 urte egingo ditu. Izugarrizko ibilbidea aurkezten du oraingoan, Eurohiria izeneko zonalde geografikoan. Batetik mendien eta larreen berdea, bestetik euskal kostalde zoragarria.

      Web orria ikusi

    • 2011ko Ekainaren 7a / 2011ko Ekainaren 7a

      Iparraldeko egungo egoera: Politika, ekonomia eta kultura

      Arratsaldeko 19:30tan Mario Onaindia Fundazioak antolatutako hitzaldia emango da: Iparraldeko egoera: POlitika, ekonomia eta kultura.

      • Hizlaria: François Maitia.
      • Aurkezlea: Lurdes Auzmendi.
      • Hitzaldia euskaraz izango da gaztelerarako itzulpenarekin.

       

    • 2011ko Ekainaren 9a / 2011ko Ekainaren 9a

      Enpresa sorkuntzarako jardunaldia

      BIHARTEAN eta HEMEN erakundeak Gipuzkoan eta Iparralden enpresa bat sortzeko laguntzaren inguruko jardunaldia antolatu dute datorren ekainare 9rako.

      Erakunde askok parte hartzen du jardunaldi honetan eta ugaren beste aldean ezartzeko Gipuzkoako zein Iparraldeko enpresa zein ekintzaileentzako laguntzak zeintzuk diren aztertuko dira.

      Programa :
      8h45  -  Harrera

      9h - 11h  -  Laguntza proposamenen aurkezpena:
      - Bayonne Pays Basque-ko Ganbera
      - Gipuzkoako Ganbera,
      - Chambre de Métiers 64,
      - Bidasoa Activa,
      - Lanbide,
      - Estia.Entreprendre,
      - BIC Gipuzkoa Berrilan,
      - Tecgecoop,
      - Atelier Lan Berri,
      - Urrats BAT...
      11h15  - Kafea
      11h15 - 13h  -  Jardunaldian parte hartu duten erakundeekin buruz buruko elkarrizketak

      Jardunaldiak Bapateko itzulpen izango dute.

      Izen-emateak 2011ko ekainaren 1a baino lehen:

      BIHARTEAN - o.irastorza@bihartean.com
      edo HEMEN - tél. 00 33 5 59 52 56 02 - hemen@hemen-herrikoa.org

    • 2011ko Ekainaren 10a / 2011ko Ekainaren 10a

      Gipuzkoako Artxibategi Historikoetarako bisita: Lazkao, Oñati, Tolosa eta Villabona

  • icono de calendario Uztaila 2011:
    • 2011ko Uztailaren 5a / 2011ko Uztailaren 5a

      Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin?

      Gaindegiak Iparraldeko ekonomia eta gizarte alorrean mugaz gaindiko lankidetzan engaiatutako 6 eragile elkartu ditu mahai inguru batean Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzaren inguruan eztabaidatzeko. Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera hori abiapuntu izanda, Jean Michel Larrasquet (ESTIA), Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Mixel Berhokoirigoin (EHLG), Amaia Fontan (LAB), Mitchel Etchebest (Artzainak Taldea eta Mauleko Auzapeza) eta Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiak) hitza hartuko dute Eguzki Urteagaren (EHU) gidaritzapean.

      Informazio gehiago www.gaindegia.org

    • 2011ko Uztailaren 18a / 2011ko Uztailaren 20a

      Uda Ikastaroa: EUROPAREN ODISEA GLOBALIZAZIOAN: itzulirik gabeko bidaia?

    • 2011ko Uztailaren 20a / 2011ko Maiatzaren 23a

      Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako zuzendaritzak finantzatutako Festibala. Jailadi horretan Delorean, Amaral, Moby, Catherine Ringer edo GrandMaster Flash moduko taldeek parte hartuko dute. Denetariko musika gune zoragarri batean.

      Informazio gehiago Jaialdiko web orrian

    • 2011ko Uztailaren 26a / 2011ko Uztailaren 27a

      AKITANIA-EUSKADI EURERREGIOA, GARAPENERAKO ETA BERRIKUNTZARAKO PROIEKTUA: AHULTASUNAK ETA AUKERAK

  • icono de calendario Iraila 2011:
    • 2011ko Irailaren 23a / 2011ko Irailaren 23a

      Lau Haizetara Foroa

      Foroaren helburu nagusia, ikus-entzunezkoen eta zinemagintzaren arloko profesionalei topagune bat eskaintzea da (errealizadoreak, banatzaileak, ekoizleak, erakundeak etacommissioning editoreak), Europako eskualdeetako ekoizleen artean koprodukzioak sustatzeko.

    • 2011ko Irailaren 28a / 2011ko Irailaren 29a

      3. foro jasangarria Baionan: Hiri antolamendua

      Topagune horretara gonbidatutako adituek Hiri "jasangarriaren" eta iraganeko eta egungo hiriaren arteko orekaren inguruan eztabaidatuko dute, beti ere, XXI. mendeari eta etorkizunari uko egin gabe. Programa oso interesgarri bat zeinetan bizitzeko, mugikortasunerako elkarbizitzarako modu berriak eztabaidatuko diren.

    • 2011ko Irailaren 29a / 2011ko Irailaren 30a

      ATLANTIC LOGISTIC FORUM

      Eusko Jaurlaritzak eta Akitaniako Eskualde Batzordeak bultzatutako Interes Ekonomikoko Europako Elkartea den Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoak jadanik ezarri ditu zortzigarren Atlantic Logistic Forumaren (ALF 2011) data eta kokapena.

       

  • icono de calendario Urria 2011:
    • 2011ko Urriaren 7a / 2011ko Urriaren 7a

       2009an Saran antolatua izan zen «lekuko arrazako esne bildotsari buruz mugaz bi aldetako gogoeta egunaren ildotik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak “lekuko arrazako esne bildotsari buruz mugaz bi aldetako bigarren gogoeta eguna” antolatu du.

    • 2011ko Urriaren 10a / 2011ko Urriaren 13a

      OPEN DAYS 2011

      Bateratze politikaren eta Europa 2020 Estrategiaren egitura-funtsaren protagonismoa, 2013rako aurreikusten ari den testuinguru finantzarioaren aurrean egin beharreko bateratze poltikaren eragingarritasuna, mugaz gaindiko lankidetza eta herrialdeen arteko jardunbide egokiak dira, besteak beste, aztertuko diren gaiak OPEN DAYS topaketetan.

    • 2011ko Urriaren 24a / 2011ko Urriaren 25a

      Surfrider-ek gobernuz kanpoko erakundeak, olatuen balioari eta olatuak babesteak duen garrantziari buruz egingo du aurtengo mundu mailako kongresua antolatu du Miarritzen eta Donostian.

    • 2011ko Urriaren 27a / 2010eko Urriaren 27a

      POCTEFA Mugaz gaindiko foroa

      Topaketa horretan prinioetan lan egiten duten aktore gehienak bilduko dira, 300 bat bisitari, 30 stand ikusgai izando dira non indarrean diren proiketuak ikusgai izango diren. Informazio gunea ere jarriko dute POCTESAko kudeatzaileekin bat egiteko.

    • 2011ko Urriaren 27a / 2011ko Urriaren 27a

      Mugaz Gaindiko Lankidetza: Pirinioetako etorkizunerako indarra

      Programa
      Mugaz gaindiko lankidetza forua : akzioan dagoen lurraldea 1. atala
      Mugaz gaindiko lankidetza forua : akzioan dagoen lurraldea 2. atala
      Osoko bilkura saioa
      Mahai ingurua : bulkada berria mugaz gaindiko lankidetzarako
      PLEren Presidentzia aldaketa Nafarroako Gobernuari

      Gehiago jakin nahi izanez gero: www.ctp.org

    • 2011ko Urriaren 27a / 2011ko Urriaren 27a

      Piriniotako Lan Elkartearen Batzordearen 29. batzarra

  • icono de calendario Azaroa 2011:
    • 2011ko Azaroaren 10a / 2011ko Azaroaren 10a

      Hitzaldia: "Gure lurraldearen etorkizuna eraikitzen: Europaren etorkizunerako erronkak eta ikuspegiak".
      Dunkerqueko Hiri Elkargoak Open Days 2011 azokan antolatua (Community Hotel, Perth Marina).

      Kontaktua: opendays2011@cud.fr

    • 2011ko Azaroaren 15a / 2011ko Azaroaren 15a

      EUROREGIO II proiektuaren amaierako Konferentzia: "Mugaz Gaindiko lurraldetarako osasun lankidetza zerbitzurako hobekuntzak"

    • 2011ko Azaroaren 17a / 2011ko Azaroaren 17a

      Hitzaldia: 2011. Etorkizunaren nondik-norakoa

      Hizlaria: Millenium proiektuaren Zuzendari Exekutiboa den Jerome C. Glenn Jauna

      Ordua: 19:00. Dohaineko sarrera

      Izena emateko: telefonoz: 943428086; emaila: estrategia@donostiafutura.net

       

    • 2011ko Azaroaren 22a / 2011ko Azaroaren 22a

      ENAn formakuntza - Nazioarteko elkarlanerako modu berriak: Mugaz Gaindiko lankidetza deszentralizatzailea

      Kapazitazio handiko ikastaroa

    • 2011ko Azaroaren 23a / 2011ko Azaroaren 23a

      Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Misioaren Kontseilu Administrazioaren Bilera

      Oso bilera garrantzitsua da Parisen egingo dena, bertan erabakiko baita etorkizunean MOTaren egituraketa edota GIP batean bihurtzea. Kide guztiak hitza izango dute eta lan taldea jarriko da martxan.

    • 2011ko Azaroaren 28a / 2011ko Azaroaren 29a

      Euro-Instituteko formakuntza - Mugaz Gaindiko proiekten Kultura aniztasunaren dimentsioa

      Ikastaroaren kostua: 250 €

    • 2011ko Azaroaren 28a / 2011ko Azaroaren 29a

      Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako Zuzendaritza Lisboan egingo den Arku Atlantikoko Estrategiaren aurkezpenean izango da bertako kide delako. Europar Komisioko Presidenteak, Durão Barroso jaunak eta Itsas Gaietako Komisaria den Damanaki andereak aurkeztuko dute estrategia hori.

  • icono de calendario Abendua 2011:
    • 2011ko Abenduaren 2a / 2011ko Abenduaren 2a IN Agro Salute: Nekazaritza eta Elikadura produktuen eraldaketa beritzailea

      Nekazaritza eta elikadura produktuen eraldaketa berritzaileak gertuko salmetatan jardunaldia antolatu da. Europak bultzatzen duen In Agro Salute proiektuaren helburua Nafarroa, Akitania eta Euskadiko lurraldeek elkarrekin duten nekazaritza jardueren garrantzia ezagutarazteko beharrezko baliabideak garatzeaz gain, nekazaritza sektorea sektore klabean bihurtzea da.

      http://www.inagrosalute.eu

  • icono de calendario Martxoa 2012:
    • 2012ko Martxoaren 7a / 2012ko Martxoaren 14a

      Iparraldeko sistema administratibo eta instituzionala

      Iparraldeko errealitate politiko-administratibora hurbiltzea.
      Iparraldeko sare administratiboa eta bere eskumena ezagutzea.

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia