EGUTEGIA

  • icono de calendario Martxoa 2012:
    • 2012ko Martxoaren 5a / 2012ko Martxoaren 5a

      GFA/CG-64 Mugaz gaindiko lankidetza hitzarmenaren batzorde instituzionala

      GAI ZERRENDA
      10:00etan Harrera
      10:15ean Elkarrizketa George Labazee jauna Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakariaren eta Martin Garitano jauna Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiaren artean.
      11:00etan Gipuzkoako Foru aldudiaren eta Pirineo Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren Mugaz gaindiko II. lankidetzako hitzarmenaren batzorde instituzionalaren bilera
      12:00etan Prentsaurrekoa eta “Gida BéBé” eta mugaz gaindiko kiroletako web orriaren proiektueen aurkezpena

    • 2012ko Martxoaren 6a / 2012ko Martxoaren 6a

      Basque Culinary Center Baionan
      ESTIA eta Iparraldeko Slow Foodarekin batera, turismo eta nekazal eta elikagaietako Iparraldeko enpresen arteko eta Basque Culinary Center topaketa egingo da.

      Topaketa horren helburua Gastronomia fakultatearen eta Iparraldeko profesionalen artean harremanak da.

    • 2012ko Martxoaren 9a / 2012ko Martxoaren 9a

      BAIONA-DONOSTIA EUSKAL EUROHIRIAREN GARAPENERAKO MUGAZ GAINDIKO AGENTZIAREN OHIKO BATZAR OROKORRA BAIONA – DONOSTIA, EIET

      Gai zerrenda:

      1.- 2011ko otsailako 25ko ohiko batzar orokorreko akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartzea.
      2.- 2011ko ekitaldiko txostena.
      3 -  2012ko ekitaldirako proposamenak.
      4.- Eurohiriaren Liburu Zuria  eguneratzeko lanak une honetan zertan diren: mugaz gaindiko mugikortasuna eta garapen iraunkorreko batzordeak.
      5.- Mugaz gaindiko ajentziaren Lehendakaritzan eta Lehendakariordetzan aldaketak.
      6.- Eskariak eta galderak.
       

    • 2012ko Martxoaren 22a / 2012ko Martxoaren 22a

      Mugaz Gaindiko enpresen arteko topaketa

      Baionako Ganbera eta Gipuzkoako eta Iparraldeko edozein sektoretako enpresak elkartuko dituen ditu. Helburua elkarren artean harremanak sendotzea da.

      Biharteaneko web orrian On-line izena emateko plataforma zabalduko dute.

    • 2012ko Martxoaren 28a / 2012ko Martxoaren 28a

      Aurtengo Iparraldea bertan!-eko azken ekitaldia gisa, Euskal Herriko Garapen Kontseiluaz arituko gara arratsaldeko 19:30tan. Garapen Kontseilua zergatik sortu zen eta azken hamabost urte hauetan nolako gogoetak eta ikerketak daramatzan gaingiroiki aipatu ondoren, hiru gai nagusi izango dira Kontseiluko zuzendaria den Battitta Boloquy eta Franck Dolosor kazetariaren arteko mintzaldian:


      •    Euskararen lekua lurralde proiektuan
      •    Mugazgaindiko harremanak
      •    Lurralde antolaketa (hirigintza, garraioak,...)

       

  • icono de calendario Apirila 2012:
    • 2012ko Apirilaren 19a / 2012ko Apirilaren 19a

      Praktikak eta lana mugaz gaindiko sarean

      Adour-Pirineoetako eta Pauko Unibertsitateko lana lortzen laguntzeko agentziak (UPPA) lanaren inguruko gaiaren foroa antolatu du.

      Helburua UPPAko eta mugaz gaindiko beste unibertsitate batzuetako ikasleekin hartuemanak izatea da.

  • icono de calendario Maiatza 2012:
    • 2012ko Maiatzaren 9a / 2012ko Maiatzaren 9a

      Urtero bezala, aurtengo maiatzaren 9an ere, Europaren Eguna ospatuko da Gipuzkoan ere. Aurten, beste hainbat ekintzen artean, Europaren aldarrikapen egun horretan kide diren estatuen arteko lankidetza beharra azpimarratuko da.

    • 2012ko Maiatzaren 10a / 2012ko Maiatzaren 11a

      Europako Mugaz Gaindiko Erregioetako Elkartearen (ARFE) eskutik Argentina, Brasil, Paraguay eta Uruguayko bisitariak iritsiko dira Euskadira. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru aldundiaren eskutik AECT, Eurohiria eta Kontsortzioen lana zein den ezagutuko dute.

    • 2012ko Maiatzaren 12a / 2012ko Maiatzaren 12a

      Olatu Talka jaialdiaren barruan, eta Europako instantziek Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburu izango dela baieztatu dutela ospatzearren, World-Xokolatea izeneko jaialdia antolatu dute, Euskal Eurohiriko kulturaren gaineko ekitaldia.

    • 2012ko Maiatzaren 13a / 2012ko Maiatzaren 13a

      Olatu Talka jaialdiaren barruan, World-Txokolatea antolatu da, "Hizkuntzak eta Komunikazioa Euskal Hirian"i buruzkoa. Ordua: 12:45

    • 2012ko Maiatzaren 21a / 2012ko Maiatzaren 21a

      EHUko fakultateak antolaturiko mugaz gaindiko doako zuzenbide ikastaroa

      Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko ikastaroa, Asmoz Fundazioaren eta Gipuzkoako eta Baionako Zuzenbide Elkargoen laguntzarekin. Ikastaro hau CITICOOP EFA 210/211  proiektuaren barnean dago eta UEko POCTEFA - FONDOS FEDER-ek finantzatutako ikastaroa da.

    • 2012ko Maiatzaren 24a / 2012ko Maiatzaren 24a

      Mugaz gaindiko lurraldeak potentzialitate hanidko esparruak dira eta garapen ekonomikorako, berrikuntzarako eta lankidetzarako gune egokietan bihurtu daitezke. Hori dela eta, ANVPAH & VSSP erakundeak mugaz gaindiko lankidetza eta ondare gaietan adituak diren arteko topaketa antolatu du. Horren helburuak, ondarearen zaintzan dabiltzan adituen arteko ezagutza, egindako proiektuen ebaluazioa eta erronka eta estrategi berriak bilatzea.

       

  • icono de calendario Ekaina 2012:
    • 2012ko Ekainaren 5a / 2012ko Ekainaren 5a

      Mugaz gaindiko zorren ordainketen inguruko Mintegia

      Gipuzkoako Ganberak gai horren inguruko mintegia antolatu du Donostian CODETRANSizeneko programaren barruan. Ikastaro hori Europar Batasunak eta Ganberen Kontseilu Gorenak elkarrekin finantzatzen dute.

      Zure enpresak Europa mailan zorrak kobratu ahal izateko informazio eta formazioa lortu dezakezu.

    • 2012ko Ekainaren 20a / 2012ko Ekainaren 22a

      ENERGIA jardunaldiaren bigarren edizioa, Kutxa Ekogunearen eta Ingurumen eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren arteko lankidetzari esker antolatu da eta Gipuzkoako gizartean kultura energetikoa sustatzen lagundu nahi dute.

      Jardunaldien helburua etorkizunean lortu nahi den eszenategi energetikorako ibilbide bat proposatzea da. Testuinguru horren ezaugarriak  jasangarria izatea eta energia berriztagarrien erabilera altua dira.

    • 2012ko Ekainaren 20a / 2012ko Ekainaren 22a

      ENERGIA jardunaldiaren bigarren edizioa hastera doa. Kuxa Ekogunearen eta Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren arteko lankidetzaren ondorioz jaiotako jardunaldi hauek Gipuzkoako gizartean kultura energetikoa sustatzen lagundu nahi dute.

      Jardunaldiek ibilbide bat proposatzen dute, non aurrekoan bezala, abiapuntutzat hartzen baita lortu nahi den eszenatoki energetikoa. Eszenategi horretara iritsi  behar dugu urte batzuk barru, hain zuzen ere. Eszenatoki iraunkor bat, eraginkortasun energetiko handia eta energia berriztagarrien erabilera handiena dituena ezaugarri nagusienak.

    • 2012ko Ekainaren 25a / 2012ko Ekainaren 26a

      Lankidetza inteligentearen 1.go Kongresua

      "Lurralde Lankidetza Europaren bateratasuna errezten du: Mugaz gaindiko harremana duten herri eta erregioak"

       

      Kongresuak Europa mailako ordezkari garrantzitsu ugari eta mugaz gaindiko harremanak interesatzen zaizkion hainbat partaide elkartuko ditu. Helburua, Europa 2020 estrategiak finkatzen dituen helburuak lortzeko mezuak eztabaidatzea da. Era berean Europako erakundeetara zabaltzen saiatuko dira.

      Izena emateko

    • 2012ko Ekainaren 29a / 2012ko Ekainaren 29a

      Dantza Hirian jaialdiak Josie Cáceres eta Federica Folcoren konpainia (Ekuador-Uruguai) aurkezten du “DANTZAN ARI DIREN HIRIEN TRUKEAK IBEROAMERIKAKO TESTUINGURUAN” a+b+c+e PROIEKTUAren esparruan, CQD –Dantzan ari diren Hiriak– Nazioarteko Sareko zenbait jaialdik sustatua.
       

  • icono de calendario Uztaila 2012:
    • 2012ko Uztailaren 16a / 2012ko Uztailaren 16a

      KBBE deialdiaren inguruko informazio jardunaldia . 7º PCR-ren “Jakindurian oinarritutako europar bio-ekonomia ”

      Ekitaldi hori, Europar Komisioko Berrikuntza eta Ikerketa Zuzendariza Nagusiak antolatu du eta helburua, 2012ko uztailaren 10ean kaleratu den 7º PCRD deialdia azaltzea da. Deialdiaren gai zerrendan baliabide biologikoen kudeaketa jasangarriaren ekoizpena sartuko da, baita elikagaien arteko harremana, osasuna eta ongizatea, eta bioteknologia eta biokimika.

       

  • icono de calendario Iraila 2012:
    • 2012ko Irailaren 10a / 2012ko Irailaren 11a

      Abiadura Handiko Trena Gipuzkoan. Aukerak eta garapen ekonomikoa

      Jardunaldien helburu nagusiak, Euskal Y-aren Gipuzkoako adar osoa egiteak ekarri duen erronka erakustea eta eraikuntzak iraun duen bitartean sortu diren eta azpiegitura zerbitzua eskaintzen hasten denean sortuko diren aukera ekonomikoak azpimarratzea da.

      Jardunaldi horietan gai hauek jooratuko dira:

      - Euskal Y-aren obren egoera

      - Frantziako hego-mendebaldeko proiektuaren aurrerapena

      - Loturak Valladoliderantz eta Madrilerantz

      - Obrek ekonomian izango dituzten ondorioak

      - Euskal Y-a martxan jartzean sortuko diren aukera ekonomikoak

       

    • 2012ko Irailaren 17a

      EHUko Zuzenbide Fakultateak mugaz gaindiko doako bi zuzenbide ikastaro antolatu ditu

      Ikastaro hau zuzenbideko profesionalentzat zein lizentzizuadunentzat dago zuzenduta eta bakoitzak 30 ordu izango ditu. Ordu horietatik, 22 online edo internet bidez izango dira eta gainontzekoak EHUko Zuzenbide Fakultatean antolaturiko diren aurrez aurreko saioetara zuzenduko dira.

      Lehen ikastaroa familiari dagokio, irailaren17an  hasten da eta matrikulazio epea irailaren 14an bukatzen da. Bigarren ikastaroa, etxebizitzari buruzkoa, azaroan hasiko da. Ikasle bakoitzak bi ikastaroetan parte har dezake. 
       
      Informazio gehigarria eta izena ematea: http://transfronterizos.asmoz.org edo transfronterizos@asmoz.org.

  • icono de calendario Urria 2012:
    • 2012ko Urriaren 17a / 2012ko Urriaren 17a

      Alzheimerraren mugaz gaindiko esperientziak

      Hendaian antolatu den jardunaldi horretan mugaren bi aldetako adituen esperientziak eta iritziak entzun ahal izango dira eta gaixotasunaren ezaugarri eta alderdi medikuez, alderdi sozialez eta mugaren bi aldetako zainketa berritzaileez hitz egingo dute.

      Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean Ander Rodriguezek, Gizarte Politikarako foru diputatuak parte hartuko du eta Conseill Generalaren izenean, Kotte Ecenarrok, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren lehen lehendakariorde eta elkartasun arloaren arduradunak.

    • 2012ko Urriaren 24a / 2012ko Urriaren 24a

      "Mugaz Gaindiko lurraldeak, nazio eta erregioetako politikak: 2014-2020 aldirako mugaz gaindiko koordinazioa" Konferentzia

      Europar mailako jardunaldi horretan, 2014-2020 europar marku bateratua garatu nahi da, baita mugaz gaindiko politiken birdefinizioa egin deszentraliazio prozesuen aurrerausoak eta ondoren.

    • 2012ko Urriaren 29a / 2012ko Urriaren 31a

      Namibiar Errepublikako Enbaxadoraren bista Gipuzkoara

      Gipuzkoako Foru aldundiak Namibiar Errepublikako delegazio bat hartuko du zeinetan, bere enbaxadorea den Frieda Nangula Ithete anderea eta Omusatiko gobernadorea den Sophia Shaningwa anderea etorriko diren.

      Gipuzkoara egingo duten bista horretan, insitituzioetako ordezkariekin bilerak egiteaz gain, bertako hainbat enpresa ezagutzeko aukera izango dute, besteak beste, MCC, Azti-Tecnalia eta CAF

  • icono de calendario Azaroa 2012:
    • 2012ko Azaroaren 7a / 2012ko Azaroaren 7a

      MEDIKUNTZA LARRIALDIETAKO MUGAARTEKO 7. JAURDUNALDIA

      Euskal Herriako ospitaletako adituek: Nafarroa, Gipuzkoa eta Iparraldekoak, Larrialdietako zerbitzuekin zerikusia duten gaiak aztertzeko elkartuko dira.

      Larrialdi egoeratan eta euren zerbitzuetan indarrean jarri beharko protokoloak, egiteko moduak, zerbitzuan eman daitezkeen hobekuntzak izango dira bertaratzen diren osasun profesionalek aztertu eta eztabaidatuko dituztenak

      Informazio gehiagorako

       

    • 2012ko Azaroaren 21a / 2012ko Azaroaren 29a

      ENPLEGUAREN ASTEA

      Enpleguaren Astea Hondarribia eta Irungo biztanleei zuzendua dago eta bertan, enpresa eta langileak batu nahi dra. Gehienez hiru eskaintzatara izena eman ahal izango da eta, ondoren, azaroaren 29an, elkarrizketak egingo dira.

       

      Izenematea: http://www.elespazio.com/

    • 2012ko Azaroaren 27a / 2012ko Azaroaren 27a

      TRANSCREATIVA TOPAKETA

      Gizarte berrikuntza duten industria kultural eta sortzaileak

      Topaketa honetan, TRANSCREATIVA, proiektu europarra aurkeztuko da, INTERREG. SUDOEren azken deialdian onartu zena, eta industria kultural eta sortzaileen sektoreak gazteentzako enpleguak sortzeko helburu duena.

      Gizarte berrikuntzak duten kasuak eta industria sortzaileak aztertzeaz gain, tailer bat egingo da sektore sortzailea sustatzearen ideia berriak lantzeko eta Europan posizionatzeko.

  • icono de calendario Abendua 2012:
    • 2012ko Abenduaren 10a / 2012ko Abenduaren 10a

      Mugaz Gaindiko Lankidetzaren ikuskaritzaren Europar Mintegia

      "Bertako Garapen bateratuaren erremintak erabiltzearen bitartezko Mugaz Gaindiko Lurraldeen Sorkuntza 2014-2020 epean"

      Antolatzaileak: MOT, FNAU, Datar eta Aduan Nancy.

  • icono de calendario Maiatza 2013:
    • 2013ko Maiatzaren 21a / 2013ko Maiatzaren 21a

      XXI. mendean "Jatorri deituren" nazioarteko konferentzia

      Konferentzia hori, AREPO eta oriGin erakundeen batzar nagusiaren testuinguruna antolatuko da. Jatorri Deituren etorkizunaren inguruan eztabaidatzeko aukera izango da, baita bazioartekotze prozesuan dituzten babesez, finantziazioaz eta abarrez.

      Konferentzia, Jatorri Deiturako ekoizle diren ordezkarientzat, politikarientzat eta adituentzat irekirik izango da.

       

  • icono de calendario Urria 2013:
    • 2013ko Urriaren 8a / 2013ko Urriaren 11a

      "Open Days"

      Open Days deiturikoa erregioen eta hirien arteko europar astea da. Urtero, Europako Komisioak eta Erregioetako Komiteak antolatzen du eta, aurtengorako, egiten hasi zireneko 10. urteurrena, aukeratutako gaia, "Europako erregioak eta hiriak: Ezberdintasunak" da. 3 gai zehatz jorratu nahi dira eztabaida horietan; hazkunde berde eta inteligentea guztiontzat, Lurralde lankidetza: Europarako erronka eta emaiztak lortzea.

       

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia