EGUTEGIA

  • icono de calendario Otsaila 2013:
    • 2013ko Otsailaren 20a / 2013ko Otsailaren 20a

      Mugaz Gaindiko Enpresa ekimen sariaren 1. Edizioa

      Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak, Biharteanek, Gipuzkoako Foru aldundiak eta Mugaz Gaindiko Eurohiria agentziak emandako sari horrek, erakunde horiek hartzen duten mugaz gaindiko eremuan martxan jarritako enpresa ekimena goraipatu nahi du.

    • 2013ko Otsailaren 20a / 2013ko Otsailaren 20a

      Eurozonaren etorkizuna, gobernantza ekonomikoa eta erreakzio soziala

      Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eurobask-ek, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak, Europaren etorkizunaz eta krisia gainditzeko irtenbidez hitz egiteko jardunaldi bat antolatu du .

      Jardunaldiaren gidaritzapean Eurobask-eko zuzendari nagusia izango da, Jose Maria Gonzalez eta berarekin batera, Pedro Velarde, FJL Universitas XI. Sariaren irabazlea; Miguel Antón, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, Francesc Morata, Zientzia Politikan katedraduna; Joan Subirats, Zientzia Politikan katedraduna; eta EHUko Javier Bilbao.

      Plaza-kopurua mugatua denez eta bertara joatea dohainekoa, ekitaldirako aurrez izena ematea eskatzen da. Hori, eurobask@eurobask.org helbidera idatziz edo 945 12 35 38 telefonora deituz egin daiteke.

      Parte hartzen duen guztiari ziurtagiria emango zaio.

  • icono de calendario Martxoa 2013:
    • 2013ko Martxoaren 19a / 2013ko Martxoaren 19a

      Mugaz Gaindiko eta metropoli lankidetza

      Metropoli zentroen Sareak mugaz gaindiko gaien inguruko seminarioa antolatuko du, MOTaren eta DATAR erakundeekin batera. Tailer horren helburu nagusiak, lurralde eskala anitzetan (hirien sarea, metropoli esparruak) mugaz gaindiko harremanek dituzten arazoak azaltzea eta gobernantza partekatuaren erremintak identifikatzea dira.

      Seminario horretan, Frantziako mugaz gaindiko erakundeez gain, Luxenburgo, Alemania, Suitza eta Europar Batasuneko ordezkariak izango dira.

  • icono de calendario Apirila 2013:
    • 2013ko Apirilaren 9a / 2013ko Apirilaren 10a

      Lankidetza deszentrilaztuaren inguruko europar topaketak

      Erregioen Komiteak, DG DEVCOren laguntzarekin, Lankidetza deszentralizatuaren inguruko III. europar topaketak antolatuko ditu. Horietan gai hauek jorratuko dira:

      - Tokiko eta Nazioarteko agintariak 2015 ondorengo nazioarteko agendan.

      - Deszentralizazioa, lankidetza deszentralizatua eta agintarien gaitasunen indartzea.

       

    • 2013ko Apirilaren 14a / 2013ko Apirilaren 14a

      Donostia-Behobia-Donostia Martxa zikloturista

      Aurtengo egutegiko lehenengotako proba garrantzitsua izango da eta aukera paregabea bakoitzaren forma-puntua aztertzeko, ondoren etorriko diren erronkei begira.

      Izena emateko

    • 2013ko Apirilaren 16a / 2013ko Apirilaren 16a

      "Europako ongizate estatua. Euskadirentzako erronkak, XXI. mendean"

      Europako gizarte eredua, Europako gizarteak oro har duen ezaugarri nagusietako bat, hainbat ekonomia, geopolitika, demokrazia eta demografia demaren aurrean dago, XXI. mendean. Epe ertaineko ikuspegiek adierazten dute Europak pixkanaka muduan garrantzia galduko duela, ekonomiaren eta demografiaren aldetik. Horren ondorioz, hianbat ikerlan eta azterlan egin dira ongizate estatuaren eta Europako gizartearen sostengagarritasunaz.

      Europako gizarte ereduaren etorkizunari buruzko eztabaida anizkoitz, kritiko eta irekia sustatzeko asmoz, Eusko Legebiltzarrak, EUROBASKekin batera, jardunaldia antolatu dute.

    • 2013ko Apirilaren 19a / 2013ko Apirilaren 19a

      Mugaz Gaindiko agentziaren Batzar Nagusia

      Urtero legez, Mugaz Gaindiko Agentziak egindako proiektuen jarraipena egiteko eta karguak zaharberritzeko batzarra egingo du

    • 2013ko Apirilaren 23a / 2013ko Apirilaren 23a

      Bizikletazko turismoaren mugaz gaindiko 1. topaketa prfesionala

      Euroziklo ibilbidea, EuroVelo 1, egokitzeko proiektuaren bazkideek topaketa hau antolatu dute non bizikletazko turismoaren mugaz gaindiko gaiez hitz egingo duten.

      Izena emateko

      Programa

  • icono de calendario Maiatza 2013:
    • 2013ko Maiatzaren 10a / 2013ko Maiatzaren 10a

      Europar Kontzertua

      Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak antolaturik Musikeneko Orkestra Sinfonikoak Rossini, Schubert edota Mendelssohn artisten piezak joko dituzte Europaren Eguna ospatzeko kontzertuan.

      Sarrera dohainekoa izango da.

    • 2013ko Maiatzaren 15a / 2013ko Maiatzaren 15a

      Ingurumenaren eguna

      Proiektu horretara lotutako eskolek, mugaz gaindiko ingurumenaren eguna ospatuko dute. Egun horretan, ingurumenarekin eta jasangarritasunarekin zerikusia duten ekimenak egingo dituzte.

  • icono de calendario Ekaina 2013:
    • 2013ko Ekainaren 4a / 2013ko Ekainaren 7a

      2013ko "Aste Berdea"

      "Green week" edo aste berdea, Eurpako Komisioko IngurumenSailak antolatutako urteroko ekimena da. Aurtengo ardatza edo ideia nagusia, Airearen kalitatea izango da.

    • 2013ko Ekainaren 17a / 2013ko Ekainaren 17a

      Mugaz Gaindiko Konferentzia: " Europa ikatzetik urrundu, soberania energetikoa nola ziurtatu"
       
      Hizlaria, Jean-Marc Jancovici, injeniaria da eta Frantzian dagoen gai hauetako aditurik handiena.

      Konferentzia hori europarren artean energiaz, estrategiaz eta beste ahinabt gauzetaz hitz egin eta adostasun bat lortzeko aukera paregabea da, batez ere, energia trantsizioa egiteko.

       

    • 2013ko Ekainaren 24a / 2013ko Ekainaren 28a

      Energia jasangarriaren Europar Astea

      Energia Jansangarriaren Europar astean energiaren efizientziaren teknologikoaren inguruan eman diren aurrerapusoak erakutsiko dira. Horretarako programa zabal bat antolatu da.

      Aste horren antolaketaren bitartez herritar, politikari eta enpresei energia berriztagarriak ekoizteko teknologiak bideragarriak, ekonomikoak eta ingurumenerako onak direla erakutsi nahi da.

  • icono de calendario Uztaila 2013:
    • 2013ko Uztailaren 17a / 2013ko Uztailaren 19a

      Gizartea, Ekonomia eta Merkatuak: Europa, Dr. Jekyll edo Mr. Hyde?

      Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Uda Ikastaroen barruan, Eurobask erakundeak Europaren inguruko oraina eta geroa aztertzeko ikastaroa antolatu du.

      Horretan, besteak beste, Adela Cortina, Etikan Katedraduna, Lucía Millán, Nazioarte Zuzenbide Publikoko Katedraduna eta Antón Costas, Politika Ekonomikoko Katedradunak parte hartuko dute.

      Programa behera jaitsi

  • icono de calendario Iraila 2013:
    • 2013ko Irailaren 12a / 2013ko Irailaren 29a

      Ireki Proiektua: Dantza Hirian festibalaren 2013ko edizioa

      Dantza Hiriaren zortzigarren edizio honen ardatza Donostiaren suntsitze eta eraikitzearen 200. urteurrena izango da.

    • 2013ko Irailaren 13a / 2013ko Irailaren 13a

      CTFP Proiektuaren itxiera jardunaldia– (Lanbide Heziketarako Mugaz Gaindiko kanpusa)

      Ikaslan Gipuzkoak eta Chambre de Métiers et de l’Artisanat des Pyréenes Atlantiques-ek Lanbide Heziketako Mugaz Gaindiko Kanpusaren ekitaldi nagusia ospatuko dute. Horretan, etorkizuneko proiektutarako konpromezu dokumentua sinatuko dute eta horri esker, proiektuaren jarraikortasunaren oinarria sendotuko da.

      Bi erakunderen arteko urtetako elkarlanaren ondorio da proiketua eta mugaz gaindiko lurraldeko Lanbide Heziketako zentroen lehiakortasuna indartu du. Horrekin batera, esperientzia trukaketan oinarrituz etorkizunean profesional izango diren garapena ziurtatu da.

      Proiketu hori POCTEFA bitartezko FEDER funtsen bidez finantzatu da.

    • 2013ko Irailaren 18a / 2013ko Irailaren 20a

      2013. Udako Unibertsitatea: Eraikuntza Jasangarriak

      Eskal Eureka taldeak Eraikuntza jasangarriari buruzko ikastaroa antolatu du:Jasangarritasuna, berrikuntza, praktika, teknologia eta finantziazioa

  • icono de calendario Urria 2013:
    • 2013ko Urriaren 9a / 2013ko Urriaren 9a

      Tailerra: "Mugaz Gaindiko Lankidetza eta merkatu bateratua"

      Nola balio erantsiko ekimenak sortu erregio arteko saretako eta mugaz gaindiko lurraldetako biztanleentzat.

      Izenemateak irailaren 23a baino lehen  www.opendays.europa.eu webean (Tailer kodea: 09B02).
       
       

    • 2013ko Urriaren 24a / 2013ko Urriaren 24a

      Bizikletazko Turismoaren Mugaz Gaindiko 1. topaketa  profesionala

      Euroziklo ibilbidea, EuroVelo 1, egokitzeko proiektuko bazkideek bizikletazko turismoaren inguruko topaketa antolatu dute.

  • icono de calendario Azaroa 2013:
    • 2013ko Azaroaren 4a / 2013ko Abenduaren 5a

       Mugaz Gaindiko Zuzenbidea

      Ikastaro hauek Frantziako eta Espainiako legerietan eta jurisprudentzietan oinarritutako irtenbide praktikoak eskaintzen dituzte, familia eta etxebizitzaren gaietan ohikoenak diren egoera juridikoak argitzeko lagungarria den konparazio-metodo baten bidez.

      Lekua: online.
      Hasiera eta bukaera datak: 2013ko azaroaren 4tik abenduranren 5era eta 2013ko abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 24ra.
      Orduak: 22 ordu ikastaro bakoitzak
      Zuzendaritza: Juan José Álvarez, UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Katedraduna eta Juan Manuel Velázquez, UPV/EHUko Enpresa Zuzenbideko irakasle elkartua
      Antolakuntza: Asmoz Fundazioa
      Hizkuntza: ES, FR
      Ikastaroaren webgunea:

      http://transfronterizos.asmoz.org
    • 2013ko Azaroaren 4a / 2013ko Azaroaren 6a

      Kulturaren europar Foroa

      Kulturaren profesional, artista, interesatu eta arduradunak izango dira ektialdi honetan 3 gai nagusi jorratuko dira: kulturaren balioa neurtzea, era digitalean kulturaren finantzazioa eta kultura partehartzaileagoa egiteko xede taldeak garatzea.

       

    • 2013ko Azaroaren 6a / 2013ko Azaroaren 8a

      ICT 2013, Sortu, konketatu, hazi

      ICT 2013, ikertzaile gazte eta ikasleei zuzenduriko hitzaldi, erakusketa, trukaketa saio, inbertsio foro eta jarduera multzoa da. Ikerketa, berrikuntza, industria eta enpresa sektoretako 4.000 lagun baino gehiago espero dira bertan. Ekitladia Horizon 2020 izeneko topaketan txertatuko da, Europar Batasuneko ikerkuntzarako eta berrikuntzarako 2014-2020 etorkizuneko programan.

       

    • 2013ko Azaroaren 7a / 2013ko Azaroaren 7a

      Pirinioetako Lan Elkarteko XXXI. Osoko Kontseilua

      Muga: aukeraz beteriko Lurraldea

    • 2013ko Azaroaren 7a / 2013ko Azaroaren 9a

      Europako Landa Unibertsitateen hamaikagarren edizioa

      Herritar ekimenari esker antolatutako jardunaldi horrek Europako landa eremuko agenteak elkartzea du xede, trukaketa guneak eta animazio esparruak sortzea non Landa eremuko Europa bat, solidarioa eta ekintzailea, garatuko den. Europako Unibertsitateen lan eremuak edo ardatzak ikerketa eta ekimena dira, formazioa eta herri hezkutnza; agenteen arteko sareen mugikortasuna.
       

    • 2013ko Azaroaren 12a / 2013ko Azaroaren 12a

      Europa sortzailea programaren aurkezpen jardunaldia - Hrizon 2020rako Europa kultural baten alde

      Relais Culture Europe-k eta MEDIA Desk Francek  Europe Créativeren aurkezpen bilera antolatu dute Pompidou zentroan. Programa horrek 2014-2020 eperako egun diren Europako kultura eta medio programak bilduko ditu. Goizeko saioan Horizon 2020rako Europako kulturaren inguruan eztabaidatu da eta arratsaldean, programaren inguruko hainbat gai ardatz hartu eta mahai inguruan eztabaidatuko dira.

    • 2013ko Azaroaren 12a / 2013ko Azaroaren 12a

      Horizon 2020: “Klima, ingurumena, baliabide eta lehengaien erabilpen egokia" izeneko jardunaldia

      Horizon 2020aren 5. erronkaren inguruan, hau da, "Klima, ingurumena, baliabide eta lehengaien erabilpen egokia"ren inguruan eztabaidatuko da jardunaldi honetan. Informazio jardunaldi hori webstreamingez emango da.

    • 2013ko Azaroaren 14a / 2013ko Azaroaren 15a

      Euskal Eurohiriko Hirien Foroa antolatu dute Donostiako Estrategia Bulegoak eta Euskal Eurohiriaren Garapenerako Agentziak

      Euskal Eurohiriak aurten betetzen du bere sorreraren 20. urteurrena. Bidasoaren alde bietako erakundeen arteko lankidetza-hitzarmen gisa sortu zen hura, gaur egun, Donostia eta Baiona arteko korridorean kokatutako berrogei udalerri barnean hartzen dituen garapen-agentzia bat da.

       

    • 2013ko Azaroaren 19a / 2013ko Azaroaren 19a

      Europar finantzazioa Akitaniako PMEren berrikuntzara iristeko errealitate gero eta finkoagoa.

       

    • 2013ko Azaroaren 26a / 2013ko Azaroaren 27a

      Europako Komisioak antolatutako garapenerako lankidetzari buruzko lehen europar foroa.

      Garapenerako 2013 jardunaldien gai nagusia, Bizitza duina guztiontzat 2030. urterako eta garapenerako agenda berri bat osatzeko bateratasunaren eraikitzea.


  • icono de calendario Abendua 2013:
    • 2013ko Abenduaren 4a / 2013ko Abenduaren 4a

      Turismoari buruzko jardunaldiak

      Europar Komisioko Enpresen eta Industria Zuzendaritza nagusiak antolaturik turismoaren inguruko agenteak bildu nahi ditu Bruselan. Bertan jorratuko diren gaiak ezagutzen ez badira ere berrikuntza, garapena eta tendentzia berriak hizpide izango direla ziurtzat ematen da.

       

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia