EGUTEGIA

  • icono de calendario Urtarrila 2014:
    • 2014ko Urtarrilaren 30a / 2014ko Urtarrilaren 30a

      Mugaz gaindiko enpresa ekimenaren eKop Sariaren II. Lehiaketa

      Saria eman aurretik, mintzaldi bat izango da "Mugaz gaindiko lankidetzatik benetako mugaz gaindiko ekonomiara” titulupean.

      bertan parte hartu ahal izateko hurrengo helbidean  konfirmatu behar da: contact@eurohiria.org

       

  • icono de calendario Otsaila 2014:
    • 2014ko Otsailaren 13a / 2014ko Otsailaren 13a
      ERAIKINN kodigodun proiektua Baxe Nafarroko (Amikuze-Iholdi/Oztibarre, Garazi/Baigorri) garapen ekonomikoaren sustatzeko egina da, POCTEFA diru iturri laguntzaren medioz.

      Mugaz gaineko arloa ere joratzen du ERAIKINNek: Baxe Nafarroako partaideak, Bizkaiako Markinakoak (LEARTIBAI), Gipuzkoako Arrasatekoak (ALTO DEBA) elgarrekin lan egiten dute sail osagarri batzuen identifikatzeko. Kontesto hortan, BIHARTEAN deitzen den mugaz gaineko Merkatal Ganbarrak, topaketa eta trukaketa bilkurak antolatzen ditu.

      Zure enpresaren laguntzeko paraden deskubritzera gomitatzen zaituztegu, ERAIKINN proiektuaren kuadroan.

      Partehartzaileak:

      Cristina PRAT, PLPko( Pireneotako Lan Partzuergoa) zuzendariaren mintzaldia, mugaz gainego enpresen arteko partaidetza oner buruz.
      o Beñat JAUREGUY, Baxe Nafarroari buruzko Euskal Herriko Merkatal Ganbararen (CCI de BPB) arduraduna.
      o Leire ARRIZABALAGA, LEA ARTIBAI (Bizkaia) eko proiektu arduraduna.

      Topaketa hau, Baxe Nafarroako edozoin ekonomiko saileko enpreser dedikatua da.
      Izenak eman accueil@indar-eco.com edo o.irastorza@bihartean.com

  • icono de calendario Martxoa 2014:
    • 2014ko Martxoaren 7a / 2014ko Martxoaren 7a

      Oarsoaldea Garapen agentzia Eurohiria gehituko da

      Oarsoaldea Garapen Agentzia, Euskal Eurohiria erakundera gehitzeko asmoarekin ezohiko batzar nagusira deitu dute agintariek. Batzar horretan, agentziaren arduradunek, lehenik eta behin, erakundeko estatutuak aldatzea onartu beharko dute baita IEEEren erregelamendua ere, eta ondoren, Oarsoaldea Garapen Agentziak, Jon Peli Uriguen, Berrikuntza Nekazaritza eta Turismo diputatua buru duen Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentzian sartzea onartu.

    • 2014ko Martxoaren 13a / 2014ko Martxoaren 13a

      Etorkizuneko priektuak eraikitzen

      Hego- Lapurdiko hiriguneak Gipuzkoako Foru Aldundia gonbidatu du mugaz gaindiko proiektuez eta jarduerez hausnartu ahal izateko. Jardunaldi horietan esaten den moduan, lurralde honetan mugaz gaindiko harremanak egunerokoak eta ohikoak dira.

       

    • 2014ko Martxoaren 18a / 2014ko Martxoaren 18a

      ENPLEGUA ETA KOHESIO POLITIKO NAHIZ SOZIALA: Europa berri baterako proposamenak

      Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak, Europak enpleguan eta enpleguaren etorkizunean dituen erronkak aztergai izango dituen hitzaldia antolatu du Eusko Legebiltzarrean.

      Sarrera doakoa izango da baina aurretik izena eman beharko da eurobask@eurobask.org helbidera idatziz edo 945123538 telefonora deituz.

  • icono de calendario Apirila 2014:
    • 2014ko Apirilaren 12a / 2014ko Apirilaren 12a

      Mugaz Gaindiko Lankidetzaren proiektuaren zabalkundea

      2013-2014 ikasturteko ikasleek mugaz gaindiko harremanetan tokian- tokian eta nazio eta Europa mailan bere biziko garrantzia duen gaia jorratzen ari dira: "Gazteen lanerako merkaturatzea Mugaz Gaindiko esparruan".

      Euskal Herriko bi aldetara zabaltzen den proiektua izanik, Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Masterreko ikasle horiek bazkide bila dabiltza eta horretarako proiektuaren zabalkunderako jardunaldia antolatu dute.

    • 2014ko Apirilaren 15a / 2014ko Apirilaren 15a

      Mugaz Gainidko garapen ekonomikoaren Konferentzia

      Gaur egungo garapen politiko eta instituzionalek, tokian-tokiko administrazioen jokabideak eta aukerak aldatu egin dituzte, ekonomikoki garatzeko aukera berriak izanez, besteak beste, 2020 Europako Estrategiak eta Lurralde Bateratze programek jasotzen duten bezala.

      Testuinguru horretan, garapen ekonomikoak dituen oztopoak eta markua aztertzea ditu helburu konferentziak, modu horretan, garapen politikoaren diagnosia egiteko eta kideek izan ditzaketen erremintak eta jokabide egokiak proposatzeko eta praktikan jartzeko.

  • icono de calendario Maiatza 2014:
    • 2014ko Maiatzaren 13a / 2014ko Maiatzaren 13a

      Eurohiriaren IX. Ingurumenaren Eguna. Kongresua

      Gazteen arteko Mugaz Gaindiko ingurumen Kongresua Eurohiriak antolatzen du eta aurtengoa bederatzigarren edizioa da.

    • 2014ko Maiatzaren 20a / 2014ko Maiatzaren 20a

      Berrikuntza landa sektorean: lankidetza erraztea Europako herrialdeen artean.

      ERIAFF-k sustatuta (nekazaritza, nekazaritzako elikagaien industria eta basoa berritzeko Europako Eskualdeen sarea), konferentzia bat izango da izenburu honen pean: “eskualdeen arteko lankidetza berrikuntzarako: basoen kudeaketa, egurarren erabilera eta basoek ematen dituzten zerbitzuak”.

  • icono de calendario Ekaina 2014:
    • 2014ko Ekainaren 3a / 2014ko Ekainaren 5a

      Europar aste berdea 2014

      Aste berdearen (green week) 2014. edizioak, Europako erreferentziazko ingurumenaren ekimenak, bi nagusi jorratuko ditu aurten: ekonomia biribila eta hondakinen eta baliabide energetikoen kudeaketa egokia.

       

    • 2014ko Ekainaren 12a

      Akitania-Euskadiko Bio-osasun enpresen arteko lehen topaketa

      BIHARTEANek hasitako harremanari esker Akitaniako GIPSOk eta Euskadiko Biobasque Klusterrak bi zonlade horietako bio-osasun enpresen arteko lehen topaketa antolatu dute.

      Topaketa horretan, ikerketaz, berrikuntzaz eta merkatuaz hitz egingo da, besteak beste, bi lurraldeen arteko sinergia eta loturetan sakondu ahal izateko.

      Informazio geihagorako:

      Bihartean
       

    • 2014ko Ekainaren 18a / 2014ko Ekainaren 19a

      MOT erakundearen Batzar Orokorra

      MOTeko Batzar Nagusira gerturatzen direnek aurten "Mugaz Gaindiko sareak: Zerbitzuen partekatzea eta Europako mugen arteko esperientziak" hausnartu ahal izango dute.

    • 2014ko Ekainaren 23a / 2014ko Ekainaren 27a

      Energia jasangarriaren europar sistema

      Euroako Komisioak bultzatuta, 2006. urtetik Bruselan eta Europa osoan antolatzen den ekitaldia da. Bertan, energia eta klima gaietan Europako helburuak lortzen saiatzen diren eragile publiko eta pribatuak biltzen dira.

       

  • icono de calendario Iraila 2014:
    • 2014ko Irailaren 6a / 2014ko Irailaren 9a

      Open Days 2014

      Europar Batasuneko “Open Days”-a, Europako Komisioak eta Erregioen Komiteak urtero antolatzen duten hirien eta erregioen astea da.

      Akitaniako erregioak, "Erregioen arteko loturak aplikazio berezitarako" ekitaldian parte hartuko du.

    • 2014ko Irailaren 21a / 2014ko Irailaren 21a

      2014ko Lurraldeen arteko Lankidetzaren Europar Eguna: “Partekatu ditzagun mugak, gehiago gerturatu gaitezen”

      Europar Lurralde Lankidetza Programek (CTE) eta horiei loturiko programek Lankidetzaren Europar Eguna ospatuko dute. “Partekatu ditzagun mugak, gehiago gerturatu gaitezen” lelopean, Europa luze zabalean tokian tokiko ekintza ugari antolatuko da.

      Kanpaina horren urteroko ospakizun horren helburua, mugaz gaindiko ekimenetan eta programetan lortutako emaitzak komunikatzea da.

      Informazio gehiagorako

  • icono de calendario Abendua 2014:
    • 2014ko Abenduaren 2a / 2014ko Abenduaren 3a

      INTERREG EUROPA: "Europa, lankidetza egin dezagun!"

      Informazio gehiago

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia