EUSKAL EUROHIRIA

1. MUGAZ GAINDIKO OPERAZIO MISIOA (MOM):

MOM ministerio arteko Frantziako egitura da, eta sarearen barnean lurralde erakunde, elkarte, mugaz gaindiko egitura eta enpresa handi ugari biltzen ditu, guztiak mugaz gaindiko proiektuen garapenarekin konprometituak.

Mugaz gaindiko Operazio Misioa (MOT, Mission Opérationnelle Transfrontalière, frantsesez) 1997ko apirilean sortu zuen Lurralde Antolamendu eta Garapenerako Ministerio arteko Batzordeak (CIADT, Comité interministériel d’aménagement et de développement du territoire).

Bere helburu nagusia zenbait herrialdeko lurraldeak egokitzeko mugaz gaindiko proiektuak sortzea eta egitea ahalbidetzea da.

MOMek 8 herrialdeko gizonak eta emakumeak biltzen ditu, estatu horietako 7 Europar Batasuneko kide dira. Hala, berrogei pertsona juridiko taldekatzen dituen benetako sarea da: lurralde erakundeak, elkarteak, mugaz gaindiko egiturak eta enpresa handiak. Egituren arteko harremanak eta lurralde eta gaikako sarearen lotura bermatzen duen misioaren talde tekniko batek zuzentzen ditu.

 

2. Eskualdeen eta Eremu Metropolitarren Sarea (METREX):

METREX Europako Eskualdeen eta Eremu Metropolitarren Sarea da eta gune metropolitarrean lurraldea antolatzea eta garatzea du helburu. 1996an sortu zuten Glasgoweko Eskualdeen eta Eremu Metropolitarren Konferentzian, Europako Batzordearen laguntzarekin.

Metropolietan lurralde antolamenduaz eta garapenaz arduratzen diren profesionalek, hau da, politikariek, funtzionarioek eta horien aholkulariek osatzen dute. Sare horren bidez, Europan erabaki estrategikoen hartzaile nagusiek ezaguera eta esperientziak parteka ditzakete.

Gaur egun, 38 eskualdeek eta gune metropolitarrek osatzen dute, eta 50 gobernu erakundek eta udal organismoek ordezkatzen dituzte. Antzerako Europako lau sarek ikuskari gisa parte hartzen dute.

 

3. Arku Atlantiarreko Hirien Batzarra (AAHB):

Arku Atlantiarreko Hirien Batzarra 2000ko uztailaren 7ko RENNESeko ituna onartu ondoren sortu zuten isurialde atlantikoko hirietako ordezkariek. Atlantikoko hirien sare gisa bildu ziren elkartasun eta proiektu gune bat garatzeko asmoarekin, eta eskumenen sinergia bultzatu zuten denentzako interesgarriak izan daitezkeen gaietan elkarrekin lanean aritzeko.

Arrazoi hauengatik erabaki zuten sarea sortzea:

  • Eremu atlantikoaren marjinazioak eragin zitzakeen arriskuak kontuan hartzea, batez ere, Europar Batasunak ekialderantz zabaltzeko zituen asmoengatik eta eremu atlantikoa globalizazioaren dinamikan sartzeko zegoelako.
  • Kohesioa, lehiakortasuna, Europako ahalmena, itsasoaren dimentsioaren balioztapena eta Arku Atlantiarraren Batzordearekin eta gainerako udal agenteekin Arku Atlantiarraren nazioarteko zabalkuntza lortzeko beharra.
  • Hirigune atlantikoen dinamika iraunarazteko eta baliozkotzeko nahia.
  • Arku Atlantiarraren gaineko lurralde garapen politiketan eragile izatea, batez ere, Erkidegoko Espazioaren Garapen Eskemaren markoan.

 

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia