EUSKAL EUROHIRIA

Euskal Eurohiria - Sareak

Euskal Eurohiria

Europa eraikitzeko prozesua eta Batasunaren barneko mugen desagerpenak lurraldea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuk eragin dituzte. Hala, 1993an Frantziako eta Espainiako mugan, isurialde atlantikoan, dagoen korridoreko hiriek mugaz gaindiko lankidetza prozesua hasi zuten. Helburua Baiona eta Donostia arteko 50 kilometroko gune metropolitarra, 600.000 biztanle biltzen dituen eremua, Europako irizpideen bidez egituratzea eta kohesionatzea zen.

Eurohiriaren asmoa Baiona eta Donostia arteko biztanleriak elkarrekin etorkizunari aurre egitea da, bai eta modu koordinatuan jardutea ere hainbat gairen inguruan; hala nola, lurraldearen antolaketan, azpiegituretan eta zerbitzu publikoetan, ingurumenean eta garapen ekonomikoan, etab. Azken batean, eguneroko bizitza hobetzeko elkarrekin aritzea.

Eurohiria epe luzerako proiektua da. Informazioaren eta globalizazioaren garaiko prozesuek eragindako aldaketen ondorioz, hiriguneak egokitu egin behar dira eta beste erantzun batzuk eman behar dituzte. Eurohiriak, mugaz gaindiko espazioaren egituratze prozesu gisa, mugak historian eragin dituen arazoak gaindituz begiratzen dio etorkizunari, gatazkak atzean uzten ditu eta mendeetan belaunaldiek egin duten lankidetzaz ikasten du. Izan ere, gaur egungo historia komuna.

2009an egin zen Eurohiria garatzeko Mugaz Gaindiko Agentziaren zabaltze Batzar Orokorraz geroztik, hauek dira bertako partaide:

Gipuzkoako Foru Aldundia
Communauté d'Agglomération de Bayonne-Anglet-Biarritz (CABAB)
Bidasoa–Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa
Donostia-San Sebastiáneko udala
Communauté de Communes Sud Pays Basque (CCSPB)

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia