MUGAZ GAINDIKO LANKIDETZARAKO HITZARMENA (DFG-CG 64)

Sarrera

Mugaz gaindiko lankidetza Europako herritarren artean, eta beraz, Europako Batasuneko herritarren artean, batasun handiagoa lortzeko tresna baliagarria dela ustez,. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantiarreko Kontseilu Orokorrak, bi  lurraldeen artean garapen ekonomikoa eta soziala indartzeko helburuarekin, 2005. urtean, Mugaz Gaindiko Lankidetza Hitzarmena sinatu zuten.

 

Jarduera eremua

Hitzarmen honen helburua da Pirinio Atlantiarreko Departamendua eta Gipuzkoako   Foru Aldundiko agintarien arteko lankidetza bultzatzea eta bideratzea, interes bereko ekintza bateratuak garatu eta giltzatzeko, bereziki ondorengo eremuetan:
a) Gizarte politikak
b) Ingurumena
c)  Kirola
d) Garapen ekonomikoa
e) Azpiegiturak eta garraioak
f)  Lurraldearen antolaketa
g) Turismoa, aisialdia eta kultura eta
h) Bi erakundeak eskudun diren beste edozein eremutan.

 

Lankidetza egiturak

Bi  alderdiek  hitzartzen dute Gipuzkoako  diputatu nagusiak eta Pirinio Atlantiarreko Kontseilu Orokorraren lehendakariak eta izenpetu duen alderdi Bakoitzeko hiru ordezkarik osatutako batzorde instituzional bat sortzea.

Batzorde Instituzionalak garatzekoak diren ekintzen programa bat erabakiko du eta hitzarmen honen helburuen lorpenaren jarraipena egingo du. Teknikari talde batek landuko du ekintzen programaren proiektua, Batzorde Instituzionalaren erabakiaren menpe utziko du, proiektuaren exekuzioa kontrolatuko du eta laguntza teknikoa emango dio beharrezko denean ekintzen exekuzioan parte hartzen duten agenteei.

Taldea  eskumena duten Administrazio bakoitzeko zerbitzu bakoitzeko kide batek osatuko du eta Administrazio bakoitzeko ordezkari batek koordinatuko du. Koordinazio  lan hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte eta Erakunde Harremanetarako
Departamentuak eta Pirinio Atlantiarreko Departamenduak egingo dute Mugaz   Gaindiko Harremanetako Zerbitzuan.
 

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia