PIRINIOZ GAINEKO ATLANTIAR KONFERENTZIA


Euskal Autonomia Erkidegoak, Gipuzkoako Lurralde Historikoak, Akitaniako Eskualde Kontseiluak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak osatzen dute Pirinioez Gaineko Atlantiar Konferentzia.

Mugaz bi aldetako erakunde guztien parte-hartzea duen bilkura hori, hausnarketarako eta instituzio arteko harremana hobetzeko gunean bihurtu nahi da.
Lan arlo nagusien artean, Pirinioez Gaineko Atlantiar Konferentziaren aurrekari izan zen

Euro-eskualdeko Konferentziaren osaketa egunean, hauek zerrendatu ziren:

  • Herritarren eta aktore ekonomikoen  arteko elkartrukatzeak eta mugikortasuna erraztu.
  • Ingurumena eta bizitza kalitatea babestu.
  • Formakuntzan, teknologien elkartrukaketan eta bestelakoaetan lankidetza indartu.
  • Mugaz Gaindiko zerbitzu publikoa hobetu
  • Pirinioez Gaineko Atlantiar Konferentziak aztertutakoaren arabera hauek dira garrantziazko eta premiazko gaiak:
  1. Ospitale arteko lankidetza.
  2. Osasun ikuskaritza.
  3. Drogomenpekotasunaren prebentzioa eta arriskuaren gutxitzea.
  4. Errepidetako trafikoa.

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia