ELKARREKIN PROGRAMA


Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, ELKARREKIN Programa jarri du martxan. Honen funtsezko helburua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei senidetze prozesuetan laguntza teknikoa eta dirulaguntza ematea da.

2008. urtean hasitako lanaren ondoren, ELKARREKIN Programa foru ekimena bezala sortzen da, hirien arteko senidetzeak sustatu eta herri eta eskualdeen arteko harremanak estutzeko, ez Europan bakarrik, ikuspegi orokorrago batetik baizik, “Europa hiritarrekin (2007-2013)” Programaren bidez gauzatzen den Hirien Senidetzeko politika bateratuari jarraikiz.

Urteko dirulaguntzez gain, Kanpo Harremanetako Zuzendaritzak bulego birtuala ere jarri du behar duen orok laguntza teknikoa jaso dezan, bai proiektuak sortzeko baita kudeaketzeko.

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia