Albisteak

Elkarrekin
2011ko Apirilaren 15a

Elkarrekin 2010 Memoria dagoeneko web orrian ikusgai

Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusian, Programaren hobekuntza jarraian eta Gipuzkoako udalerriei onuragarriak izan dakizkiekeen ekimen berrien analisi eta jasotzean lan egiten jarraitzen dugu.

Dokumentua web honetan bertan duzue ikusgai argitalpenak atalean.

Horregatik, 2010eko Memoria aurkeztu nahi dizuegu. Bertan, ELKARREKIN Programako jazoera gogoangarrienak jasotzen dira, bai barne kudeaketari dagokionez eta baita iaz diruz lagundutako ekimenetan lortutako emaitzei dagokionez ere.

Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusiak interesa duten udalerri guztiei Laguntza Teknikorako Zerbitzua doan eskaintzen diela gogorarazi nahi dizuegu.
Gai honen inguruan duzuen edozein kezka argitzeko 943103366 telefonora deitu edota info@kanpoharremanak.net posta elektronikora idatzi ahal duzue. Atsegin handiz erantzungo dizuegu.


2011. urtean zehar Programan eman daitezkeen aldaketa guztien eta etorkizunera begira sor daitezkeen interesezko galdera guztien berri emango dizuegu.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia