Albisteak

Euskadi
2011ko Maiatzaren 3a

Euskadi eta Akitaniako garraiolariak mapa birtual batek lotu ditu

Mugaz Gaindiko ardatzak bultzatutako AETN Plataforma Logistikora 200 enpresa lotu dira.

Euskadi-Akitania ardatza Europako komunikazio sare estrategikoan bihurtzeko helburuarekin  Euskadiko eta Akitaniako 200 garraio enpresa mapa birtual batera batu dira. AETN (Akitania-Euskadi Trans Network) proiektuaren barruan egindako lanaren ondorioetako bat da, besteak beste, bi lurralde horiek periferiko izatetik Europan estrategikoak bihurtzeko ahaleginean ari baita erakunde hori. Mugaren bi aldetako garraio enpresen arteko harremanak sendotzeak euren erakargarritasuna handitzen du eta pasabide izatetik gune interesgarri izatera iritsi daiteke.

Virginia Gilek, Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoko  zuzendariak, ekimen horiek guztiek mugaz gaindiko lankidetzaren sareko harremanak bultzatzea dutela helburu azpimarratu du.

Mapa birtualera hemen sakatuz sartuko zarete

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia