Albisteak

CG64ko
2011ko Maiatzaren 5a

CG64ko ordezkariak Zineladeako instalazioak bisitatu zituzten

Mugaz Gaindiko gaietaz arduratzen diren Diputazioko ordezkariekin batera, Zinealdeako ordezkariak eta CG64ko lantaldea, Guy Mondorgue (Elu Délégué en Charge de la Culture), Olivier Ponthus (Chef Pôle Culture) eta Thierry Ambrosini (Chef de Service Culture), izan ziren egin zen bisita gidatuan.

Iparraldean kultura ordezkariak izanik, Oiartzunen eraikitzen ari diren Zinealdea proiektua ezagutzeko interesa erakutsi zuten, zeinetan bertako azpiegiturak ikusteko parada izan zuten. Zinealdea finantzazio pribatuko ekimena da eta Oarsoaldeako Garapen Agentziaren babesa du.

CG64ko ordezkariek eta taldeko beste kideek amaiturik gabe dagoen Zinealdeako eraikuntza ezagutzeko parada izan zuten. Bertan, platoak, bulegoak, ikusentzunezko gelak eta bestelakoak ikusi zituzten eta etorkizun batean elkarren artean kolaborazio mailak zeintzuk izan daitezkeen baloratzen aritu ziren.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia