Albisteak

Dantza
2011ko Maiatzaren 19a

Dantza Hirianeko marrazki erakusketa

2010.eko irailean Hendaia, Ziburu, Askain eta Errenterian 1405 ikasle bildu zituen Eskolarteko jardunaldien arrakasta eta gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako zuzendaritzak finantzatzen duen mugaz gaindiko DANTZA HIRIAN festibal hiritarrak, Dantza Hirian-Marrazkien bidez izeneko erakusketa ibiltaria aurkeztu du. Marrazki horiek "Soka" izeneko dantza saioan parte hartu zuten ikasleek egindako marrazkiak dira.

Apirilean hasi zen erakusketa ibiltari hori Askainen izango da ikusgai datorren maiatzaren 23tik 26ra (14:00-18:00). Inaugurazioa maiatzaren 24ean egingo da Askaineko Bil Toki aretoan arratsadeko 15:00tan.

 

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia