Albisteak

UPV/EHU
2011ko Maiatzaren 31a

UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitatea, mugaz gaindiko campusetik hurbilago

Euskal Herriko Unibertsitateak, EUSKAMPUS proiektuan bere bazkide diren Tecnalia Corporación Tecnológicak eta Donostia International Physics Center-ek eta PRESa (Pôle de recherche et d'enseignement supérieur) eratu duten Bordeleko unibertsitateen partzuergoak bi lurraldeak egituratuko dituen mugaz gaindiko campusaren oinarriak zehaztu dituzte, Donostian, UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzaren egoitzan eginiko lan-bilera batean. EUSKAMPUS proiekturako funtsezkoa da Campus horren sorrera, eta proiektu horri esker, joan den urrian, Euskal Herriko Unibertsitateak Nazioarteko Bikaintasunerako Campus aitorpena eskuratu zuen.

Maila gorenean egindako topaketa horretan, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak, Bordele I Unibertsitateko errektore Alain Boudonek eta Bordele II Unibertsitateko errektore Manuel Tuñon de Larak parte hartu dute, eta baita erakundeetako hainbat ordezkarik ere, hala nola PRESeko zuzendari exekutibo Cathy Racaultek, UPV/EHUko Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedapeneko errektoreorde Amaia Masedak eta EUSKAMPUSeko zuzendari exekutibo Igor Campillok. Era berean, EUSKAMPUS elkarketako kide diren erakundeak egon dira topaketan; zehazki, Tecnalia Corporación Tecnológicaren presidente Joseba Jauregizar eta Ricardo Díez Donostia International Physics Center-en izenean.

Gehiago irakurri

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia