Albisteak

Lehen
2011ko Ekainaren 1a

Lehen mugaz gaindiko bankua jaio da

Bankoa eta Ipar Kutxaren arteko baturaren emaitza, sozietate anonimo formula juridikoa duen Bankua izango da. Guztira 5.300 milioi euroko aktibo kopurua izango du eta erreferentean bihurtu nahi du Euskadiko finantza munduan. Crédit Agricolek, Bankoaren % 99,64 kapital soziala izani Presidentzia izango dueta Gizarteko organoen kontrola. Egoitza Donostian kokatuko da eta Zuzendaritza berriz, Ipar Kutxaren eskutan geldituko da.

"Bi kooperatiba artean ematen den lehendabiziko mugaz gaindiko batura da. Arrazoiaren eta bihotzaren akordioa" azpimarratu zuen Jean Clément Phillippe, Bankoako presidenteak.

Bankuaren helburu nagusia euskal finantza munduan erreferentean bihurtzea da, bertakoa izatearen ezaugarria azpimarratuz (Euskal Autonomi Erkidegoa eta Iparraldea) baina baita ere mugaz gaindikoa; frantziar taldearen bitartez Frantzian zein mundu mailan lan egiten duen beste hainbat tokietan jarduera areagotu bait dezake. "Eragiketa horrek "Crédit Agricoleren indarra areagotu egiten du Euskadi mailan. Estrategia bertakoa da, ez dago Espainiara jauzia egiteko inolako intentziorik", argitu du Jean Clément Phillippek.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia