Albisteak

Frantziako
2011ko Ekainaren 6a

Frantziako LŽExpress aldizkarikoen bisita Euskal Heriaren berri jakin nahian

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako teknikarien eskutik L'Express aldizkariko François Kocha kazetariak Donostia eta Pasaia arteko "Sentier Littoral"eko Kostako bidea ezagutzeko aukera izan du asteburu honetan. Bisita hau beste hainbat jaostzen diren modukoa litzateke aldizkariaren sona eta eragin maila dena ez balitz. L´Express Frantziako aldizkari onenetakoa da, eragin handia duena. 600.000 aleko tirada du Frantzia osoan eta 2 milioi terditik gora irakurle.

Mugaz Gaindiko bisitaren arrazoia Done Jakue bidearen inguruko erreportaje bat egitea da, besteak beste, "Balades nature au Pays Basque" izeneko gehigarria egin nahi dutelako abuztuan. Bidea ezagutzearekin batera, baleen, arrantzaleen, amildegien eta abarren hainbat historia eta istorioz gozatu ahal izan dute.

Egin duten bisitan, Lé Expresseko kazetariaz gain, Jesus Mari Alquézar, Club Vasco de Campingeko Ohorezko lehendakaria eta Jean de Rivière, Bearn-Euskadi turismorako departamentuko komiteko ordezkaria izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako Itziar Urretabizkaiaren gidaritzapean.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia