Albisteak

Mugaz
2011ko Ekainaren 14a

Mugaz Gaindiko harremanak historian zehar

Pirinio Atlantiarretako artxibo-zerbitzuetako langileen bisita izan genuen joan den astean Gipuzkoan. Aurrekoan gertatu zen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiko langileak Iparraldera joan zirenekoan, lurralde artxibategi zaharrenak eta dokumentu interesgarrienak dituenak bisitatu zituzten, besteak beste, Oñati, Lazkao, Tolosa eta Villabonakoa.

Joaneko zein etorriko bisita oso oparoa izan da, bateko zein besteko artxibategietan hainbat eta hainbat dokumentu historiko aurkitu baitituzte mugaz gaindiko harremanarekin zerikusia dutenak. Dokumentu horietatik zaharrenak XV. Mendekoak dira eta horiek berreskuratu eta jakinarazteko konpromisoa hartu dute bi aldetako agintariek.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia