Albisteak

Euskal
2011ko Ekainaren 20a

Euskal Eurohiria sare sozialetan ere

Euskal Eurohiria 600.000 biztanle baino gehiago dituen itsaslur korridorea da. Historikoki mugaren bi aldetako erakunde eta lagunen artean hizkuntza eta kultura bakarra partekatu eta lankidetza harremanak izan dituen lurraldea. Mendetan zehar horrela izan da eta horrela jarraitu dezan nahi dute harreman horien berrindartzen dabiltzan Mugaz Gaindiko erakundeak.

Gaur egun, Eurohiriaren web orria berritze lanetan ari dira, bertan, erakundearen albisteak, Europatik mugaz gaindiko proiektuetarako diren dirulaguntzak, legedia, proiektuak, albisteak... argitaratuko dira, beti ere Bidasoaren bi aldetakoen arteko harremanak sendotzearren. Hori iritsi bitartean, Eurohiriko arduradunek FACEBOOKeko profila  jarri dute martxan eta horren jarraitzaile direnek lurralde zabal horretan izango diren kirol, aisia, turismo ekintzak eta abarrak ezagutzeko aukera izango dituzte.

Ekimen hori martxan jarri duten agintarien arabera, "facebookeko profilaren bitartez Eurohirian gertatzen direnen berri eman nahi dugu eta, batez ere, gaur egun gure buruan bakarrik ditugun mugak gainditzen lagundu".

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia