Albisteak

2011ko Ekainaren 28a

Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin?

Gaindegiak Iparraldeko ekonomia eta gizarte alorrean mugaz gaindiko lankidetzan engaiatutako 6 eragile elkartu ditu mahai inguru batean Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzaren inguruan eztabaidatzeko. Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera hori abiapuntu izanda, Jean Michel Larrasquet (ESTIA), Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Mixel Berhokoirigoin (EHLG), Amaia Fontan (LAB), Mitchel Etchebest (Artzainak Taldea eta Mauleko Auzapeza) eta Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiak) hitza hartuko dute Eguzki Urteagaren (EHU) gidaritzapean.

Ekitaldia irekia izango da UEUko ikastaroen karietara. Uztailaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan hasita, Baionan, IUTeko egoitzan, Gaztelu Berria - Paul Bert enparantza - 64100 Baiona. Izena eman.


Mahai ingurua streaming bitartez jarraitzeko aukera izanen da egun berean Gaindegiako Web orriaren bitartez, www.gaindegia.org

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia