Albisteak

Mugaz
2009ko Abenduaren 31a

Mugaz Gaindiko Agentziaren handitzea

2009ko azaroaren 9an Euskal Eurohiria garatzen ari den Mugaz Gaindiko Agentziara kide berri bi gehitu ziren, Donostiako udala eta Ipar Euskal Herriko Udalerrien Mankomunitatea. Bateratze horiekin, Eurohiriaren lana berretsi egiten da eta Baiona eta Donostiaren artean diren lurraldetasun hutsuneak osatzen joaten dira.
"Baiona-Donostia Euskal Eurohiria" 1993an jaio bazen ere, 1997ra arte ez zen Ekonomia Intereseko Europako Talde gisa (EIET) egituratu. 1999an bultzada handia hartu zuen Liburu Zuriaren argitaratzearekin, ondoren mugaz gaindiko lurraldearen diagnosia eta estrategia bateratu bat egin ahal izan delako. Horrekin 3 helburu bete nahi ziren: elkartrukatzerako terminal intermodala sortzea, Konurbazioa "Sarean diren hainbat zentruko metropoli lineal" batean egituratzea eta ondarea indartzea eta balioan jartzea. Bien bitartean, Eurohiriak bilakaera hainbat jasan ditu, batetik izena, "Mugaz Gaindiko Agentzia" da orain, eta bestetik, ikuskaritza lana egitetik proiektuen garapenen alde operatiboan aritzera pasa da.
2008an CABABeko presidentziara Jean Greneten iritsierak  bultzada berri bat eman dio Euskal Eurohiriari eta proiektua bi ardatzetan indartu nahi izan du, alegia, Eurohiriaren zabaltzea eta Liburu Zuriaren berrikuskaritza bi alorretan: mugikortasuna eta garapen jasangarria. Gaur egun, Eurohiriaren mugikortasun eta joan etorrien inguruko ikerketa bat lantzen ari dira. Egoeraren balantzea egina dago jadanik  eta hurrengo bi faseetan testuinguru horretarako ekintzak mahairatu beharko dira.
Garapen jasangarriaren inguruan, gaien garrantziaren araberako sailkapen bat finkatzen ari da. Amaitzeko, Eurohiriko administrazio ezberdinen konpetentzia gida argitaratu da 2009an, batez ere, administraziokoek, tokian tokiko politikariek eta mugaz gaindiko proiektuak garatzen dituztenek erabiltzeko.
2009. urtean, beraz, mugaz gaindiko lankidetza bide berri eta oparoago bat urratzen hasi da.

Iturria: Actualidad transfronteriza

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia