Albisteak

SNCFk
2011ko Uztailaren 5a

SNCFk Mugaz Gaindiko kostaldea trenez zeharkatzeko "txartela" proposatzen du

Udaren iritsierarekin SNCFk euskal kostalde osoaz gozatzeko aukera ekarri du mugak dituen arazoak gaindituz.

"Passbask" izeneko txartelak asko bidaiatzen dutenentzat egokiturik dago baina edonork disfrutatu dezake Bidasoaren bi aldetara bidaiatzeko. Txartel horrekin Baiona eta Donostia artean 24 orduz bidaiatu ahal izango da udan zehar.

Helduek 11 euro ordaindu beharko dituzte txartel horregatik, 12 urte arteko haurrek 7 eta dohainekoa da 4 urte azpiko haurrentzat.


Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia