Albisteak

Mugaz
2011ko Uztailaren 21a

Mugaz Gaindiko Euskampus proiektua garatuko duen Fundazioa eratu da

Euskampus priektua osatzen duten kideek, Euskal Herriko Unibertsitatea, Tecnalia Korporazioa eta Donostiako International Physics Center, EHUko errektore den Iñaki Goirizelaia aukeratu dute  Patronatuko presidente izateko eta Donostiako International Physics Centerreko zuzendaria den Miguel Etxenike presidenteordeizateko.

Fundazio horrek 5 milioi euroko aurrekontua izango du 2012-2014 eperako eta diru horrekin, Leioako Zientzia Parkean kokatuko den Biofísika zentroa eraikitzen hasiko dira eta Bordeleko Unibertsitatearekin batera sortu berri den Mugaz Gaindiko Unibertsitatea sendotuko da; ikerketa eta berrikuntza sustatuko dira eta proiektuaren nazioarteko proiekzioa bultzatuko da, besteak beste.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia