Albisteak

3 hiri, 2 historia, kultura 1
2011ko Abuztuaren 2a

"3 hiri, 2 historia, kultura 1", Bidasoafolken 11. edizioa

"3 hiri, 2 historia, kultura 1" izenpean datorkigu Txingudi Badian abuztuaren 19, 20 eta 21ean ospatuko den Bidasoafolk jaialdiaren hamaikagarren edizioa.

Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalerriek berriro ere egingo diete leku bertako paisaia ederra eta kultura interes handiko jaialdi hau uztartzen dituzten ekitaldiei.

Kulturen arragoa da Bidasoafolk, ateak denei zabaltzen dizkiena, gure eskualdeko mugaldeari aspaldi ahantziriko egitekoa itzultzen diona: berriro ere bestelako ikuspegiak dituztenen topagune bihurtzen du.  Bat egiteak eta aurkikuntzak dira jaialdi honen izateko arrazoi, aspalditxotik pizten baitu gero eta gehiago diren adituen interesa, eta batez ere, halako jakin-mina dutenena.

Gisa honetako jaialdia bakarra da gure alde honetan, eta udako jaialdi hau Hendaia, Irun eta Hondarribiko 3 hirientzat beste aukera bat da elkarrekin lurralde honetaz gozatzeko, nola bertako hiritarrei hala udatiarrei kalitate handiko kontzertu eta kaleko ikuskizunak eskainiz, geure etorkizuna sendotzen duten tradizioak betiereko bihurtzen dituzten ikuskizunak eskainiz.

Mugaz Gaindiko Kontzertuak erabat doan izango dira, eta musika hori ezagutzen ez duen jendeak ezagutzeko eta kulturen bategitea baloratzeko aukera izango du.

Informazio gehigorako sakatu hemen

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia