Albisteak

Mugaz
2011ko Abuztuaren 5a

Mugaz Gaindiko harremanak aztergai EHUko Udako Ikastaroetan

Uztailaren 26 eta 27an eta EHUko Udako Ikastaroetako programazioaren barruan, “Euskadi-Aquitania Euroerregioa, garapenerako eta berrikuntzarako proiektua: ahuldadeak eta aukerak” ikastaroa eta  “Mugaz Gaindiko instituzio arteko koordinazio egokia enpresa eta profesionalen lehiakortasuna eta berrikuntza maila areagotzeko” mahai-ingurua antolatu ziren.

Bi zita horietan Gipuzkoako Foru Aldundiak jarrera oso aktiboa izan zuen, Kanpo Harremanetako zuzendaritzako Dani Arbuluren bitartez, baita Mugaz Gaindiko harremanetako parte diren beste erakunde guztiak ere.

Ikastaro eta mahai inguruko helburu nagusiak, besteak beste, izan dira, merkatu berri horren indarra eta garapen nahierako oztopo diren legedia, kultura eta instituzioen ingurukoak aztertzea; lankidetza ekonomikoan, merkaturatzeko lanbide heziketan eta bestelakoetan, jardunbide egokiak eta esperientziak identifikatzea eta; Mugaz Gaindiko gailuak aukeran jartzen dizkigun potentzialidadeari zuku guztia ateratzeko irtenbideak bilatzea.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia