Albisteak

Mugaz
2011ko Abuztuaren 11a

Mugaz Gaindiko ekoizpen bati esker lehen euskarazko filma grabatuko dute Zuberoan

Nausiaren eskeintzak ukanik ere, Xiberotar gazte bat idazteari lotzen da suharki. Holaz bere osaba zaharraren xenda edireiten du, Hollywood izeneko bere gisako idazlea; Ameriketan ari izanik, bortuan
bizi da ber bera, ermita bezala. Hari arrimatuko da, ber denboran desafio eta miresmena sortuz bi gizonen artean...

Horrela hasten da Zuberoan grabatzen ari diren XOLA izeneko pelikularen argumentua, ALDUDARRAK BIDEO, BALEUKO-KAPLAN eta XIBEROAKO HERRI ELKARGOAren elkar-ekoizpenari esker. Filmaren zuzendaria Peio Cachenaut da eta Jef Goyhenexpe eta Dominika Recalt dira aktore-aktoresa nagusiak.

Hau da Zuberoan euskaraz grabatuko den lehen pelikula

Filmaren web orria

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia