Albisteak

Miarritzek
2010eko Martxoaren 11a

Miarritzek ligako milagarren partudia Anoetan ospatuko du

Datorren martxoaren 27an, larunbata, Biarritz Olympique eta Toulousek Anoetan elkartuko dituen Top14ko partida Frantziako ligan jokatzen duten 1000garrena izango da Lapurtarrentzat.

II. Mundu Gerraz geroztik, 1946/47 denboraldian Errugby txapelketa berreskuratu zenetik
kopuru honetara iristen den 5. taldea da. Miarritzek lortu aurretik Anoetan aurkari izango duten Toulosek lortu zuen, baita Perpignanek, Clermont Ferrandek eta Castresek. Beraz, Toulousekoen bisita, ligako talderik onenetakoaena, ospakizunerako aproposena da.

16:25ean hasiko den partidarako sarrerak salgai dira dagoeneko eta, lehendabizikoz, ohikoak diren guneetaz gain, Donostiako Turismo bulegoan ere eskaura ahalko dira. Sarreren prezioak 10 eta 40 euro artekoak dira eta erosten dituztenek, apirilaren 10ean Miarritzekoek jokatuko duten Heineken Cuperako  partidarako lehentasuna izango dute Partida hau, Galeseko Ospreys taldearen kontrakoa izango da.eta, hau ere, Anoetan jokatuko da arratsaldeko 16::00tik aurrera.

Martxoaren 27ko partidarako Miarritzeko taldeak Frantziako Tourra 5 aldiz irabazi duen Miguel Indurain gonbidatu dute ohorezko sakea egitera. Sergi Balncok zuzentzen duen taldeak sona eta nabarmen handia eman nahi dio 1000. partidari eta zer hobeagorik, Nafarroako txapeldunak ohorezko sakea egitea baino.


Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia