Albisteak

Mugaz
2011ko Irailaren 14a

Mugaz Gaindiko Dokumentalen koprodukziorako VII. foroa

2011ko irailaren 23an, ostirala, dokumentalen VII. koprodukzio Foroa, egingo da Donostia Zinemaldiaren 59. edizioaren  barruan (www.sansebastianfestival.com).

Foroaren helburu nagusia, ikus-entzunezkoen eta zinemagintzaren arloko profesionalei topagune bat eskaintzea da (errealizadoreak, banatzaileak, ekoizleak, erakundeak eta commissioning editoreak), Europako eskualdeetako ekoizleen artean koprodukzioak sustatzeko.

Horretarako, antolatzaileek ikus-entzunezko eta zinegintzako profesionalak, erakunde publiko eta pribatuak, banatzaileak eta telebistak elkartuko dituzte. Jardunaldian bertan, gainera, pitching-saioak eta banan-banako bileretarako agenda antolatuko dira, hautatutako proiektuak ahalik eta gehien eztabaidatzeko.

Informazio gehiago

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia