Albisteak

UPV/EHUko
2011ko Urriaren 9a

UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak Euskampus aurkeztu du Parisen

Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaiak parte hartu du, urriak 6, Parisen, Goi Mailako Hezkuntzaren alorreko lankidetza espainiar-frantsesa gidatzeko ildoei buruzko 5. Bileran izan dira Màrius Rubiralta, Espainiako Unibertsitateetako idazkari nagusia, Patrick Hetzel Frantziako Goi Mailako Hezkuntza eta Lanbideratzeko zuzendari nagusia, eta beraien ordezkaritzak; Nazioarteko Bikaintasun Campusak diren eta Frantziako erakundeekin mugaz gaindiko campusak eratzeko proiektuak dituzten lau unibertsitateak (UPV/EHU, Zaragozako Unibertsitatea, Gironako Unibertsitatea eta Balear Uharteetako Unibertsitatea), eta, azkenik, horiekin batera proiektuak garatuko dituzten unibertsitate frantsesak.

Batzarrean, Hetzelek eta Rubiraltak mugaz gaindiko campusak eta nazioarteko zubiak sustatzeko lankidetzari buruzko asmoen aldarrikapena sinatu dute. Aldarrikapen horrek "mugaz gaindiko campusak eratzeko eta garatzeko ahaleginak batu eta koordinatu" nahi ditu. Hain zuzen ere, helburuetako batzuk dira: unibertsitateko hiru mailetan (gradu/licence, master eta doktoregoa) Frantzia eta Espainiaren arteko egiturak abiaraztea; eskualde eta herrialdeetan ikerketa eta berrikuntza erakundeekin lankidetza garatzea; ezagutza igortzeko ekimenak eta industriaren arlo berritzaileekin elkarlana bultzatzea, eta ikasle, irakasle, ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren mugikortasuna sustatzea. Jarraian errektoreek beren Bikaintasun Campusen proiektuak aurkeztu dituzte.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia