Albisteak

Akitania-Euskadi
2011ko Irailaren 20a

Akitania-Euskadi euroerregioak azken bultzada jaso du Espainiako Gobernutik

10 urte baino gehiago Eurorregioa sortzeko nahiean negoziatzen ibili eta gero, Akitania-Euskadiren jaiotza gero eta hurbilago dago Madrileko Ministro Batzarrak Euskadiren partehartzea onartu eta gero.

Erakunde horren helburua gizarte gaietan, ekonomian eta kulturan amankomunean mugaz gaindiko elkarlana egitea da eta, oraindik Frantziako gobernuaren onarpean falta bada ere, Euskadi-Akitaniaren arteko elkarlana aste gutxi barru hasiko da ofizialki.

Egoitza Hendaian kokatuko da eta Batzar Orokorra bi mugetako ordezkariek osatuko dute. Zuzendaritza taldea orekatua izango da eta Lehendakaria eta Frantziako erregioko Presidentea trukatuko dira bi urteko izendapenetan buruzagitzan.

Muigaz gaindiko erakunde berriak 6 milioi biztanle baino gehiago izango ditu eta Ipar Europarako sarbidea izango da Euskadirentzat. Lan esparruak euskara, kultura, hezkuntza, azpiegiturak, berrikuntza, energia berriztagarriak, aeronautika, nekazaritza, turismoa eta giza-harremanak izango dira, besteak beste.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia