Albisteak

Translatines
2011ko Urriaren 10a

Translatines jaialdiak 30 urte betetzen ditu

1981eko azaroaren 8an Lapurdiko hiriburuan, Baionan, Semaine Théâtrale abian jarri zen. Hegoamerikako eta Iberiako arte eszenikoei protagonismo berezia emanez gorpuzkera propioa hartu zuen eta ordutik gero eta arrakastatsuagoan bihurtu da. Egun hauetan, Les Translatines izenarekin ezagutzen denak, 30 urte beteko ditu eta bertatik, besteak beste, Els Jogars, La Troppa edo Sémola Teatre taldeak pasa izan dira. Ospakizun honetarako urriaren 13 eta 22 bitartean programazio berezia antolatu dute, oraingo honetan, Txileko arte eszenikoak protagonista izanik.

Théâtre des Chimèresek antolaturik eta Jean Marie Broucaretek zuzendurik, Les Translatines Baionara, Angletera, Miarritzera eta Boucaura, baita Donostiara ere, iritsiko da eta, esan bezala Txileko sorkuntza lanak ikusteaz gain, Mexikoko, Argentinako, Frantziako eta Espainiako lanak ere programatuko dira.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia