Albisteak

Donostia-Baiona-Donostia
2010eko Maiatzaren 27a

Donostia-Baiona-Donostia 2010

2010-ko Maiatzaren 30-ean “Donostia-Baiona-Donostia 2010” nazioarteko martxa zikloturistaren 9.edizioa ospatuko da, Donostiako Bera Bera RT eta Baionako Aviron Bayonnais kirol elkarteen artean. Martxak ibilbide paregabea du, Euskal Eurhoriko barnekaldeko kolore berdea eta kostaldeko edertasuna nahasten dituelarik.

2010 urteko edizioak berrikuntza garrantzitsuak ditu, bai ibilbideei dagokienez eta baita antolakuntzari eta irteera zein helmugari dagokienez ere, gure kirola atsegin duten guzten artean benetako zikloturismoa sustatzeko helburua dugularik.

Lehen berrikuntza MARTXA EGUNEKO  izen emateak eta dortsalen banaketa MANTEO KIROLDEGIAN egingo ditugula da, Nafarroa hiribidetik 100 metrotara, parte hartzaileentzat dohaineko parking-a eta dutxekin eta martxa bukatzerakoan amaierako festa estalpean burutu ahal izango dugu .

Martxaren irteera bi ibilbideentzat (luzea eta motza) goizeko 8:15tan izango da Nafarroa Hiribidetik, 30.zenbakiaren parean, Manteo-ko igoerarako bidegurutzean, Manteo kiroldegitik metro gutxitara.

1.Ibilbideak
irteera goizeko 8:15tan eta 130 km-ko luzera du. Irten eta segituan Jaizkibel gogorra igotzen da Lezo-tik, ondoren iparraldeko “la corniche” kostaldearen paisai dotoreak igarotzen ditu Hendaiatik Sokoaraino, eta berrikuntza nabariena Ibardin-eko mendatera igoera, Bera-raino jeitsiz, Lizuniaga mendatea igoera, bertan lehen anoa-puntua kokatuko delarik, Sara-ra jeitsi eta St.Ignace-ko mendatetik itzuli, Askain, Urrugne, Behobia, Hendaia, Irán-go Ficoba-n bigarren anoa-puntua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel igoaz, oraingoan guadalupetik, Lezo-ra jeitsiz eta Pasaia-tik, Mirakruz-eko gaina zeharkatuz Donostiako Nafarroa Hiribidera iritsiz helmuga zeharkatzeko. Jaizkibel-go bi aldeak igotzea, Ibardin, Lizuniaga eta St.Ignace-mendateak igotzea eta 1.ibilbideko maldatxo ugariak zeharkatzeak, nahiko argumentu dira ibilbide hau gogor zein ikusgarria dela esateko.

2.ibilbidea. Honek ere irteera goizeko 8:15tan izango du, 90 km-ko ibilbidearekin. Hemen ere hasieratik Jaizkibel igoko da Lezo-tik, ondoren iparraldeko “la corniche” kostaldearen paisai dotoreak igarotzen ditu Hendaiatik Sokoaraino, eta zuzenean itzultzen da Urrugne-tik Behobiara, Hendaia, Irun-go Ficobaraino, bertan anoa-puntua egongo delarik, Hondarribi eta berriro ere Jaizkibel, oraingoan Guadalupe aldetik, handik Lezo-ra eta Pasaia-tik Mirakruz-eko gaina zeharkatuz Donostiako Nafarroa Hiribidera iritsiz helmuga zeharkatzeko. Ibilbide motza baina gogorra beraz, Jaizkibel-era egiten diren bi igoerak eta igarotzen diren maldatxo ugariek benetako 90 km direla ziurtatzen dutenak.

Bi ibilbideek kilometro asko dituzte amankomunean, hau dela eta, nahiz eta erritmo eta kilometrajean ezberdintasunak egon, bi ibilbideetako partaideek “taldetxoak”, kilometroak eta ordutegia partekatu ahal izango dute.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia