Albisteak

Mugaz
2011ko Urriaren 26a

Mugaz Gaindikoaren mintegia

Pauko eta Euskal Herriko Unibertsitateek mintegi bat antolatu dute urriko azken asterako zeinetan mugaz gaindiko lanaren potentzialitateak eta euren eragin positiboa tokian tokiko esparruan, erregioetakoan edota europarrekoan eztabaidatuko diren.

Mintegiaren helburu nagusiak “herritarren ikuspuntuetan beharrezko diren aldaketei ekitea eta Unibertsitatetik garapen ekonomikoa edota zientifikoa hobetzea” dira. Tokian tokiko, erregioetako eta Europako  proiektuen dibertsitatea handitzea da, doktoregotza ikasleen disziplina aniztasuna areagotzea, eztabaidaren aberastea eta berrikuntza garatzea.

Gai anitzak eztabaidatuko dira, komunikazioa, berrikuntza, enpresa, talde lana eta banako zein taldeko ebaluazio proiektuetan esperientzia…

Interesaturik dauden xede taldea, ingeniariek, enpresa publikoetako eta pribatuetako zuzendariek, enpresetako administrazio kontseiluek, zerbitzu publikoetako zuzendariek edo alor akademikoarekin zerikusia izan duten erakunde sozialek osatzen dute.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia