Albisteak

2011ko Azaroaren 8a

Diputazioa Lisboako Arku Atlantikoaren foroan izango da

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako Zuzendaritza Lisboan egingo den Arku Atlantikoko Estrategiaren aurkezpenean izango da bertako kide delako. Europar Komisioko Presidenteak, Durão Barroso jaunak eta Itsas Gaietako Komisaria den Damanaki andereak aurkeztuko dute estrategia hori.

Egun bat beranduago Arku Atlantikoko Hirien Konferentziako (AAHK) goi-bilera egingo da eta bertan Estrategia horretako aktore izango diren erakundeek eta hiriek eztabaidatzeko parada izango dute.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia