Albisteak

Frantziako
2011ko Azaroaren 14a

Frantziako instituzioen arteko antolaketa politiko eta adminsitratiboaren inguruko ikastaroa

Gipuzkoako Foru Aldundia egiten ari den mugaz gaindiko lankidetzaren barruan bere gain hartu du Europako Komisioak eskualde mugakideei eginiko iradokizuna, Europa eraikitzeko laborategia izan daitezen.

Mugaz gaindiko laborategi honetan eskumen maila desberdinak eta administrazio-egitura konplexua anitzak ditugu. Frantziako administrazio-antolaketa eta eskumen banaketak eta horrek eragiten dizkigun zalantzak kontuan harturik, beharrezko ikusi da gai horri buruzko ikastaro bat antolatzea.

Ikastaro hori mugaz gaindiko lankidetzarekin harremana duen edonori zuzendu da eta partehartzaileak Diputazioko kargu publiko zein teknikariak izan daitezke, baita ere, mugaz gaindiko izaera duten proiektuetan parte hartzen duten edonor.

Ikastaro horren berezitasuna Baionan dagoen Kontseilu Nagusiaren egoitzan emango dela da, modu horretan mugaz haratiko errealitate instituzionala eta administratiboa ezagutzeko aukera ezin hobea izango da.

 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia