Albisteak

Ikusentzunezko
2011ko Azaroaren 14a

Ikusentzunezko eskolen arteko mugaz gaindiko topaketa antolatu zuen Zinealdeak

2012ko maiatzean Ikusentzunezkoen formakuntza eta ekoizpenaren inguruko Nazioarteko Kongresua antolatuko da

Pasaia, 2011ko azaroak 14.- Pasaiako laburmetraien Jaialdiaren testuinguruan, eta Zineazpiegiturak eta Mont-de-Marsaneko zinema eskolaren artean sinatu den akordioa aprobetxatuz, Oiartzungo ZINEALDEAk Euskadi eta Akitaniako hainbat eskola elkartu zituen ikusentzunezkoen formakuntzaren inguruan eztabaidatu eta hausnartzeko.

Pasaiako alkateordetzan elkartu ziren enpresen artean Zinealdea eta CInemagisez gain, Baioanako BTS audiovisuel, Huhezi Mondragon unibertsitatea eta Iparraldeko Studio Comedia ordezkariak nabarmendu ziren.

Mugaz gaindiko foro horretan garatutako gaien artean egungo ikasleek duten formakuntza praktikoaz, ikusentzunezkoen ekoizpenaz eta enpresa horietako langileek dituzten lan baldintza egoerak izan ziren hizpide.

Ikusentzunezkoaren erronka nagusienetakoa nazioartekotzea da, enpresek kanpora egitea, koprodukzioetan lan egitea eta, hori dela eta, garrantzitsua ikusi da ikasleek hainbat herrialde ezberdinetako profesionalekin lan egitea, beste egiteko modu batzuk ezagutzea eta euren lanbideari proiekzio berri bat ematea.

Izan ere, mugaz gaindiko partaide guztiek garbi ikusten dute herrialdeen arteko koprodukzioek atzerrian konpetentzia handiagoa dutela eta aniztasunak aberastasun ugari ematen dizkiotela azken produktuari. Eta horretan oso aberasgarri da Euskadi eta Akitania arteko harremana, guztiz estrategikoa, are gehiago, Zinealdean urtarriletik aurrera izango diren azpiegitura estrategiko eta ikusentzunezko enpresekin.

Ikusentzunezkoen formakuntza arloan eman den lehen pauso horrekin, eskolen arteko komunikazio iturria irekitzeaz gain, elkarlana garatzeko eta ekoizpena erakartzeko mugaz gaindiko zubiak eraiki dira. Horiei esker, mugaz gaindiko topaketa horretan 2012ko lehen hilabetetan formakuntzaren eta ekoizpenaren inguruko Nazioarteko Kongresua egitea adostu zen.
 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia