Albisteak

LOREA
2011ko Azaroaren 17a

LOREA priektuaren aurkezpena

Joan den azaroaren 15ean Conseil Généralak Baionan duen egoitzan LOREA proiektuaren barruan (Itsas bazterra, Itsasoa eta Euskadi eta Akitaniako ibaiak) garatutako erreminten emaitzak aurkeztu ziren.

Itsas bazterreko jarduerak gero eta gehiago direla eta, turistikoak batez ere, eta uren kalitatearen inguruko araudi berriak dakartzan erronkei aurre egiteko, udalerrietako hautetsiak eta elkarteak uraren kalitatearen inguruan diren arriskuen kudeaketarako baliabideak izateko hausnarketa lana egin dute.

Proiektu hori garatzea 2008ko urtean aurkeztu eta onartu zen POCTEFA proiektuaren (Espainia-Andorra mugaz gaindiko lankidetzarako programa) lehen deialdian eta 2.206.193 €ko aurrekontua du.

Hausnarketa horretan parte hartu duten erakundeak hauek dira:
 
    - Conseil Général des Pyrénées Atlantiques
    - Gipuzkoako Foru Aldundia
    - AZTI-Tecnalia
    - Eusko Jaurlaritzako Metereologia eta Klimatologia Zuzendaritza
    - Centre d'Etudes Techniques de l'Equipement du Sud Ouest (CETE-SO)
    - ADERA
    - IFREMER
    - Centre Techique Littotal de Lyonnaise des Eaux
    - Syndicat Mixte Kosta Garbia

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia