Albisteak

Errautsak
2011ko Azaroaren 21a

"Errautsak" mugaz gaindiko antzeslanerako sarrerak salmentara atera ditu Espaloiak

Datorren azaroaren 26an, larunbatean, Elgetako Kafe Antzokian egingo den "Errautsak" antzeslanaren azken saiorako sarrerak eskuragarri daude jadanik 13 eta 10 eurotan.

Le Petit Théâtre de Pain, Artedrama Bizkaiako taldearen eta Dejabu Panpin gipuzkoakoaren taldeen arteko mugaz gaindiko ellkarlanak Donostia Antzerkia sari nagusia jaso zuen euskaraz aurkeztutako 2010eko lanik onena izateagatik.

70. hamarkadan jaiotako belaunaldiaren erradiografia gordina egiten da lan horretan, musikaz, borroka leloez, errepresioaz, festaz eta drogaz inguraturik hazi eta bizi izan zen gazteriarena. Baina, beti ere, umore ikuitu batekin.

Ximun Fuchsek zuzendutako lanean, Ander Lipus, Manex Fuchs, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo eta Ximun Fucek berak parte hartzen dute.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia