Albisteak

Euskal
2010eko Martxoaren 24a

Euskal Eurohiria: Mugaz gaindiko aisialdia eta garraioa

Baiona eta Donostia arteko errepide azkarrago edo bidezidor bitartezko loturek Euskal Eurohiriaren helburura gerturatzen gaituzte: Mugarik gabe bizi.

Gure mugetatik haratago dagoenaren errezeloan bizi izan gara beti, batez ere beste aldeko errealitatearen inguruko ezjakintasunagatik. Baina Europaren historian zehar ere izan dira elkarbizitzaren eta elkar lanaren adibide aberasgarriak.

Nahi horrekin sortu zuten Bidasoaren bi aldeetako agintariek Mugaz Gaindiko Agentzia 1993. urtean. Helburua, EUROHIRIA osatzen duten herri eta biztanle guztietara iristea, euren elkarbizitza hobetzea, batez ere, zerbitzuak, harremanak, mugikortasuna, osasuna eta bestelakoak indartuz eta hobetuz.

Egunerokoan bi lurraldeen arteko ezberdintasunak nabarmenak dira ere, egia da, elkarren arteko loturak handiak eta sakonak direla, besteak beste, hizkuntzan, eta merkataritza tradizioan. Gaur egun, gainera, elkarren arteko influentzia gero eta handiagoa da, mugaz gaindiko lurraldea kostaldetik barnealdera zabaldu delako. Horrela dio, adibidez, Europako Mugikortasunaren Liburu Zuriak. Horrek, eurohiria osatzen duten herriak garrantzitsutzat jotzen ditu Europa osoko mugikortasuneko errepide nagusienetako bat osatzen dutelako.

Komunikazio sareak

Komunikazio sareak hobetze asmoz, mugaz gaindiko mugikortasunaren inguruko ikerketa bultzatu du Agentziak, gaur egun, nahiko ahulak baitira.

Ikerketaren norabide nagusia, mugikortasuna hobetu asmoz bultzatu daitezkeen proiektu estrategikoak zeintzuk diren zehaztea da, bai komunikazioak hobetuz baita errepidetik ahal diren auto kopuru handiena kendu asmoz Donostia eta Baiona trenbidez lotuz.

Eurohiriaren inguruko ibilbideak
2010. urtea Done Jakue urtea da eta milaka et amilaka lagunek egingo dute Santiagorako bidea. Galiziarako bide horietako bat, ezagunenetako bat, Eurohiriko kostaldetik igarotzen dena da, Kostaldeko bidea deiturikoa.

Efemeride hau aprobetxatuz, Mugaz Gaindiko Agentziak Eurohiriko kostalde apunta batetik bestera igarotzen duen 12 etapako ibilbidea egokitu du. Etapa horiek, ibiltari guztientzako dira egokia keta bakoitzaren amaieran bidaiariak horretarako egokitu diren ostatuetan gaua igarotzeko aukera izango du.

Bidezidor horien bitartez, ibiltariak Euskal Eurohiriaren kostaldeko natura eta ingurunea ikusi, gozatu eta dastatu ahal izango du.
 


Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia