Albisteak

Biharteanek
2011ko Azaroaren 22a

Biharteanek 250 enpresen mugaz gaindiko proiektuak bultzatu ditu lehen urtean

Gipuzkoako eta Baionako Ganberek elkartu zirenean finkatu zituzten helburuak lortu dituztela jakitera eman dute abian jarri zeneko lehen urteurrenean. Gainera proiektu bateragarri horrekin 2014. urtera arte jarraitzea erabaki dute.
 
Gizartea orohar eta enpresak bereziki jasaten ari diren krisia gainditzeko lehiakortasunaren alde egin nahi dute Biharteanekoek eta, horretarako, enpresekin estu lan egin dute euren mugaz gaindiko aukerak areagotzeko. Mugaren bi aldetako ezagutza ere bultzatu du produktu, alor, homologazio, makinaria eta bestelako ezaugarriak dituzten 150 enpresa baino gehiago dituen katalogo baten argitalpenarekin.

Gainera, mugaren bi aldeetako eta sektore ezberdinetako enpresekin ere hartu-eman   estua izan du Biharteanek. Guztira, emandako datuen arabera, Mugaz Gaindiko Ganberak 250 enpresa lagunsu ditu bere ibilbideko lehen 12 hilabetetan.

Hurrengo 3 urtetan turismoaren alorra indartzea izango da helburu nagusietako bat, besteak beste, Baionara edo Donostiara joaten den bisitariak ez duelako inolako mugarik ikusten. Jorratu beharreko beste esparru bat komposite eta robotikatik hasi eta eraikuntza eta medikuntzara doazen enpresen arteko mugaz gaindiko harremana da.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia