Albisteak

In
2011ko Azaroaren 23a

In Agro Salute: Nekazaritza eta elikadura produktuen eraldaketa berritzailea

Datorren abenduaren 2an, Donapaulen, Nekazaritza eta elikadura produktuen eraldaketa berritzaileak gertuko salmetatan  jardunaldia antolatu da. Europak bultzatzen duen In Agro Salute proiektuaren helburua (http://www.inagrosalute.eu/) Nafarroa, Akitania eta Euskadiko lurraldeek elkarrekin duten nekazaritza jardueren garrantzia ezagutarazteko beharrezko baliabideak garatzeaz gain, nekazaritza sektorea sektore klabean bihurtzea da.

Horri buruz hitzegiteko jardunaldia antolatu da Donapaulen eta honako galdera hauek erantzuten saiatuko dira: Zer da berrikuntza gure sektorean? Nola izan berritzaile gertuko zirkuituetan? Proiketuaren pausoen nondik norakoak zeintzuk dira? Eta Brrikuntza, konpetentziatik ezberdintzeko estrategia?

Jardunaldi horietan parte hartu nahi duenak ItsasMendikoira joan besterik ez du. Erakunde horrek autobusa eta eguneko bazkaria ordainduko lituzke. itsasmendikoi@itsasmendikoi.net helbidera idatzi besterik ez duzue zuen erreserba egiteko. Plaza mugatuak direnez, izen-emate ordena errespetatu egingo da.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia