Albisteak

IV.
2011ko Azaroaren 24a

IV. Mugaz Gaindiko Nafarroa, Akitania eta Gipuzkoako Larrialdietako Osasun jardunaldiak

Tomas Belzunegi, Nafarroako Ospitaleko Larrialdi zerbitzuetako mediku-ondokoa, Pablo Busca, Donostiako Ospitaleko Larrialdietako burua eta Tarak Moknin, Baionako Samur eta Larrialdietako burua izan diren jardunaldi horietan 350 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute.
Amankomunean lantzen ari diren proiektuen artean, oraindik finantzaiorik ez duen ikasketak egiteko istripu egoera bultzatu nahi dute. Horretan, auto istripua irudikatu nahi dute, zauritu eta guzti gazteek bertan egin ditzaten praktikak.
Lankidetza profesionala benetakoa da, horrela ari dira lanean orain bi urtetik hona Osakidetza eta Atlantiar Piriniotako zerbitzuak mugaz gaindiko esparruetan larrialdi egoerak ematen direnean. Hitzarmenak iraun duen denbora horretan bi lurralde horien artean 200 eta 300 irtenaldi egin dira.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia