Albisteak

Eurobaskek
2011ko Azaroaren 24a

Eurobaskek Europar Batasunaren inguruko galdeketa jarri du abian

Europar proiektua gaur egun jasaten ari den finantza, politika, gizarte eta ekonomia zurrunbiloei aurre egiteko herritarrengana jo dute Eurobaskekoek.

Gizarteko aktore guztiak iradokizunak eta ekimenak bidaltzera gonbidatu ditu erakunde horrek: zerk lagunduko lukeen EBren gaur egungo ekonomi finantza politika eta erakunde krisia gainditzen, eta hazkundea, enplegu sorkuntza, kohesioa eta elkartasuna berreskuratzen?

Ideia eta proposamen hoberenak “XXI. menderako Europaren alde. Euskaditik emandako ikuspegia” deialdiaren barnean jasoko dira. Deialdia 2012. urtearen hasieran plazaratuko da.

Iritziak emateko www.facebook.com/EUROBASK.eu orrian sartu beharko da 2012ko otsailaren 29a arte.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia