Albisteak

Eskualde
2011ko Abenduaren 7a

Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF)

Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren helburua Europar Batasunean ekonomia, gizarte eta lurralde-kohesioa indartzea da, eskualdeen artean dauden desorekak zuzenduz.

Batzordeak EGEFerako duen proposamena 183.300 milioi euroko aurrekontuko kontu-sail bat ezartzen du 2014-2020 aldirako.

Europako Batzordeak egindako proposamenari jarraiki, eskualde europarrek Europa 2020 Estrategiarekin bat datozen helburu kopuru mugatu batean bildu beharko dute EGEFen laguntza, puntu hauetan arreta handiagoa jartzeko lehentasun xehatuak ezarriz:

  • Ikerketa, garapena eta berrikuntza
  • informazioaren eta komunikazioaren eskuragarritasuna eta kalitatea
  • klima-aldaketa eta karbono gutxiko ekonomia baten aldeko bilakaera
  • enpresei eta, zehazki, ETEei laguntzea
  • interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak
  • telekomunikazioak, energia eta garraio-azpiegiturak
  • erakundeen ahalmena eta administrazio publikoa
  • osasuna, hezkuntza eta gizarte-azpiegiturak
  • hiri-garapen jasangarria

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia