Albisteak

Maite
2011ko Abenduaren 11a

Maite Lafourcadek Baskoien zuzenbide tradizionala bildu du Elkarrek argitaratu duen liburu batean

Maite Lafourcade irakaslea XVI. mendean Lapurdiko ezkontzen inguruko tesia egiten ari zela maitemindu zen Euskal Zuzenbide tradizionalaz. Bere ikerketa Pauko artxibategian gorderik zeuden ezkontza aktetan oinarritu zuen eta Unibertsitatean ikasi zuen zuzenbidearekin zer ikusirik ez zeukan zuzenbide berri bat aurkitu zuen orrialde haietan.

Bere Doktoretza tesiak Unibertsitateko Historia irakasle plaza lortzen lagundu zion eta, ordutik, Lafourcadek bere bizitza osoa eman du Iparraldeko euskal legeak aztertzen. 67 urte dituela, ehundaka artikulu idatzi ditu gai horri buruz.

Liburuaren izenburua: La société basque traditionalle

Iturria: Noticias de Gipuzkoa

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia