Albisteak

Euroeskualdeari
2011ko Abenduaren 14a

Euroeskualdeari esker, "toki esanguratsua" edukiko du EAEk Europan

Akitania-Euskadi euroeskualdea orain bi urte ekindako prozesuaren emaitza da; hain zuzen ere, 2009ko azaroan Bordelen egindako Akitania-Euskadi goi-bilerarekin abiarazitakoa. Lehendakariak azaldu duenaren arabera, euroeskualdean bi eskualdeak interes komuneko arloetan elkarlanean arituko dira; hala nola, osasunean, hezkuntzan, ikerketan edo ingurumenean. Lópezek gaineratu duenez, «Batasunean indar eta errekonozimendu handiagoz» jarduteko aukera emango du.  «Herritarrei eta enpresei jakinarazi behar diegu Akitanian lan egitea, ikastea edo ikertzea EAEn egitea bezala dela, eta alderantziz», baieztatu du Patxi Lópezek. Lehendakariaren iritziz, euroeskualdea «gure ahotsa entzunarazteko, erabakiak hartzean eragina izateko eta mundu global honen konplexutasunari aurre egiteko» plataforma izango da.



EAEren eta Akitaniaren artean lortutako akordioaren bidez, Euskadiren jarduketa-eremua handitu egingo da eta elkarrekintza-esparru berri bat abiaraziko da. Lehendakariak ziurtatu du, gainera, «lehiakorrak izateko neurria» ekarriko duela.  Lópezek nabarmendu du Europar Batasunak organo erabakitzaile demokratikoak indartu behar dituela. «Europako eskualdeok ahotsa entzunarazteko eta eragiten diguten erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzeko baliabideak izan behar dituzte», gaineratu du. Era berean, Akitania-Euskadi euroeskualdearen garapena «arrakastatsua» izango dela uste du Patxi Lópezek.



Patxi López lehendakariak eta Alain Rousset Akitaniako presidenteak gaur sinatu dute Akitania-Euskadi euroeskualdea sortzeko akordioa, Lurralde Lankidetzako Europako Taldea formulapean. Lehendakaritzako egoitzan izenpetu dute (Gasteiz).

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia