Albisteak

Innov-mugabek
2011ko Abenduaren 16a

Innov-mugabek 40 mugaz gaindiko proiektu berritzaile bultzatu nahi ditu

Bidasoa activak eta Communauté de Communes Sud Pays Basque erakundeek elkarren artean biltzen dituzten 14 udalerrien artean, Irun, Hondarribia, Ahetze, Ainhoa, Arbonne, Ascain, Biriatou, Ziburu, Getari, Hendaia, Donibane Garazi, Senpere, Sara eta Urruñe, lankidetza bultzatzea helburu zuen elkar arteko bidea hasi zuten.

Proiektuak, Europatik datozen POCTEFA dirulaguntzen babesa du eta hasierako planteamenduak gorpuzten hasi dira dagoeneko. Besteak beste, www.bidasoa-sudpaysbasque.com web orrian aipaturiko 14 herrietan errotzen diren 6.000 enpresako direktorioa aurkitu daiteke. Bada ere, 200 enpresa baino gehiago biltzen dituen xehetasun handiagoko katalogo bat

Mugaz Gainidiko ekimen horrek 2012.rako aurreikusirik dagoen bigarren faserako interesgarriak izan daitezkeen enpresak aztertuko ditu. Hori egin ondoren eta enpresa horiez baliatuz maila ezberdineko proiektuak bultzatu nahi dira. Batetik, unibertsitatearen, Irungo Mondragon Unibertsitatearen eta Bidarteko Estia Ingeniaritza Eskolaren arteko lankidetzaren ondorioz produktu eta zerbitzu berritzaileak atera nahi dituzte merkatura. Planak Bidasoako eta Ipar Euskal Herriko enpresen arteko 10 proposamen aurreikusten ditu.
Beste 20 proiektuek, 10eko taldeetan banatuko direnak, mugaz gaindiko  loturak sendotuko dituzte lehiakortasuna bultzatuko duten proiektuak sustatuz.

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia