Albisteak

Iparraldeko
2011ko Abenduaren 17a

Iparraldeko sistema administratibo eta instituzionala.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harremanetako zuzendaritzak Iparralde errealitate politiko-administratibora hurbiltzeko ikastaroa antolatu du datorren urteko martxorako.

2012ko martxoaren 7an eta 14an egingo diren 4 orduko ikastaro trinkoak Frantziako errealitate administratiboa eta instituzionala ezagutu nahi duten teknikariei zuzendurik daude eta, bertan, Iparraldeko sare administratiboa eta bere eskumena ezagutzea, Frantziako antolakuntza politiko eta administratiboa, Estatuaren lurralde administrazioa, kantonamenduak eta udalak,
Lurraldeen administrazioa eta Errealitate politiko-administratiboa Akitaniako Kontseilu
Nagusian aztertuko dira.

Ikastaroan parte hartu nahi duenak Kanpo Harremanetako Zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko da.


 

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia