Albisteak

Donostia-Baiona
2010eko Martxoaren 26a

Donostia-Baiona Tour 2010 trekkingaren hirugarren etapa

Datorren martxoaren 28an izango da Donostia-Baiona Tour Trekkingaren hirugarren etapa, kosta eta mendi bitartezko Donostia eta Baionaren arteko ibilbidea (Pagoeta, Aiako harria, Larun, eta abar).

Euskadiko Kanping klubak eta Donostia 2016 hautagaitzak Mugaz Gaindiko agentziaren laguntzarekin antolatutako ekimen honetako hirugarren etapak Urdaneta-Pagoeta eta Aia igaroko ditu eta Andatza auzoan amaituko da.

Urdaneta-Pagoeta-Aia-Andatza auzoa etaparek, 2008ko lehen ediziotik izandako harrera onarekin jarraituko du, hainbat eta hainbat mendizalek eman baitute izena dagoeneko.

Etapa oso ederra da, euskal barrualdea erakusten duena eta Gipuzkoako hainbat mendi bizkar igaroko dituena.

Anima zaitez, gozamena ziurra izango da.

Informazio gehiago:

- Eguna: Martxoak 28
- Irteera: Goizeko 7.30
- Tokia: Artzai Onaren plaza
- Gorabehera: 497m.
- Zailtasuna: Erraza
- Iraupena: 3 ordu eta 22 minutu
- Kilometroak: 12

Izena emateko epea zabalik da oraindik, bai hautagaitzarako bulegoan baita Camping Klubean ere.

1ª etapa

2ª etapa

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia