Albisteak

Europak
2012ko Urtarrilaren 16a

Europak mugaz gaindiko lehiatila bakarra izango du 2015. urtean BEZaren homologazioa lortzeko

Estatuen artean negozioak egin ahal izateko hizkuntza ezberdinetan eta legedia ezberdinekin lan egiten duten administrazioekin borrokatu beharra dago. BEZarekin zerikusia dutenak kudeatzea latza eta neketsua izan diateke. Europar Batasunak proposatu duen ekimenarekin bide elektronikotik egiten diren harreman eta gestio guztiak lehiatila bakar batetik bideratu daitezen lehen pausoa eman da. Urtarrilaren 15etik aurrera, enpresa guztiek erabili ahal izango dute lehiatila bakar hau.

BEZaren etorkizunari buruz joan den abenduan egin zen Komunikazio Komisioan erabaki zenaren arabera, Europar Batasuneko mugaz gaindiko merkataritzarako lehiatila bakarra merkataritza elektronikoan, telekomunikazioetan, telebistan eta irrati zabalkundean txertatuko da lehendabizikoz. Etorkizunean, Komisioak beste zerbitzu eta ondarretara zabaltzea aurreikusten du lehiatila bakarra.

Araudi osoa hemen

Itzuli

© 2009 | Gipuzkoako Foru Aldundia – Kanpo Harremanetako eta Turismoko Zuzendaritza Nagusia